VR eremua noiz irekitzen den:
Uztailak 25-27, 10:00-22:00
Duela urte eskas batzuk, errealitate birtuala (VR) guztiz ezezaguna zen gehienontzat; pixkanaka, baina, gero eta gehiago ari da zabaltzen gizartean.
Aisialdiko euskarrietan aurkitu dezakegu gehien, nahiz eta gero eta gehiagotan erabiltzen den beste eremu batzuetan; medikuntzan, esaterako.
VRko zenbait kit izango ditugu hardwarearen eremuan, eta edozein probatu ahal izango duzu. Nahi duen ororentzat izango da zabalik VR eremua. Zatoz, eta gozatu etorkizuneko entretenimenduaz. Sentsazio benetan bereziak biziko dituzu: zonbien apokalipsi batetik bizirik atera den bat, jedi bat musikaren erritmoan mugituz ezpata, edo kale-artista bat hiriko kaleetako hormak spray batez margotzen. Esperientzia horiek guztiak eta askoz gehiago izango dituzu zain VR eremuan.
Gainera, errealitate birtualeko bi konpainiarik ezagunenen betaurrekoak izango dituzue VR eremuan: batetik, HTC Vive konpainiarenak, Valve Steam bide-jokoen plataformaren oinarrian dagoena, eta, bestetik, Oculus Rift-enak, Facebook sare sozialak erabiltzen duena.
Aurreko ekitaldietan bizitako esperientziez gain, aurten sorpresa berriak ditugu gordeta, inoiz baino hobeto pasatu dezazun.