Euskal Encounter-a ordenagailu zale eta profesionalen bilera zabala da, non esperientziak elkarbanatu eta egun gutxi batzutan informatikarekin loturik dagoen edozer ekintzatan murgiltzeko asmoa baitute.
80. hamarkadaren azkenaldera izan zuen hasiera mugimendu honek Europako iparraldean, hots, Norbegia, Danimarka eta Alemania bezalako herrietan. 2019an estatuko partyrik zaharrena bere hogeita zazpigarren ediziora iritsiko da.
- 5.088 ordenagailu baino gehiago sarean konektatuta.
- 5.700 partehartzailetik gora.
- 60 Gbps-ko Internet konexioa.
- Bilbao Exhibition Centre-ko 50.000 metro karratu baino gehiago erabiliak.
- 4 egun etengabean.