Beste eduki batzuk

 Egongo diren stand ezberdinen berri emango dizuegu.

 

 

Bizkaiko Odol Emaileen Elkartea

 

 

Webhttp://www.donantes2punto0.eus/

twitter facebook youtube instagram

Gora itzuli ^


VOST boluntario digitalen Euskadiko elkartea

Larrialdietarako boluntario digitalen Euskadiko elkartea. Gure ondare bakarra: SINESGARRITASUNA.

Hauek dira elkarte honen helburu nagusiak:

sare sozialen eta Internet bidez, etorkizunean sor litezkeen edo dagoeneko gertatu diren arriskuen, mehatxuen, gezurrezko zurrumurruen eta larrialdi-egoera larrien berri ematea Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleei. Horretarako, babes zibilaren eta larrialdien arloan eskumena duten erakundeei laguntza ematen diegu, eta informazio ofiziala, egiaztatua eta egiazkoa zabaltzen dugu.

Autobabesaren eta segurtasunaren kultura zabaldu nahi dugu, eta, horretarako, larrialdietan erabaki egokiak hartzen lagunduko dieten portaera-jarraibideak erakusten dizkiegu herritarrei; hala lortzen da komunitatearen erresilientzia areagotzea ere.

Halaber, munduan gertatzen diren arrisku eta mehatxu garrantzitsuak zaintzen ditugu, eta haien berri ematen.

Webwww.vosteuskadi.org

twitter facebook youtube instagram

Gora itzuli ^


StemTokia Elkartea + Edurobotic

 

Scratch haurrentzako doako programazio-plataforma bat eta lineako komunitate bat da, eta Scratch Day ("Scratch eguna"), berriz, plataforma horren erabilera sustatzen duten ekitaldien sare globala. Scratch Day eguneko ekitaldiek Scratch komunitateko gazteak elkartzen dituzte haien artean proiektuak partekatzeko, elkarrengandik ikasteko eta etorri berriei ongietorria emateko.

Iaz, 1.200 ekitaldi baino gehiago egin ziren mundu osoan.

Aurten, lehen aldiz izango da Euskal Encounter-en, Edurobotic-en eta StemTokia elkartearen eskutik.

Scratch Encounter 2019
1.- 2006, 2007 eta 2008. urteetan jaiotako gazteak, Scratch-en programatzen dakitenak.
Izen-ematea.
2.- Izena emateko, https://forms.gle/2hbuAkQWFoCGi5xu9 orrialdeko txantiloia bete behar da.
Izena ematerakoan, parte hartuko duen ikaslearen izena eta harremanetarako helbide elektronikoa jarri behar dira.
Banaka edo binaka eman daiteke izena.
3.- Inskripzio-kopurua mugatua da; beraz, antolatzaileek aukera dute tokiak betetzean izen-emateen txantiloia ixteko.
4.- BECeko instalazioetan egingo da Scratch Encounter 2019, Euskal Encounter 2019ren barruan, eta hackathon formatua izango du. “Hackathon” hitza “hacker” (programatzaileak) eta “maratoi” (ingelesez, marathon) hitzen kontrakzioa da, eta programatzaileen lehen topaketei egiten die erreferentzia: 2-5 pertsonako taldeak elkartzen ziren denbora-tarte jakin batean software-soluzioak diseinatzeko.
5.- Parte-hartzaileak taldeka antolatuko ditugu, eta Scratch duen ordenagailu bat izango du talde bakoitzak. Goizeko helburua izango da Scratch-en bideo-joko bat programatzea, antolatzaileek emandako "txantiloi" batetik edo aldez aurretik eginda ekarri dutenetik abiatuta.
6.- Antolatzaileek, tarteka (30 edo 40 minuturo), erronka berriak proposatuko dituzte eta parte-hartzaileek jokoan sartu beharko dituzte erronka horiek.
Adibidez: "etsai bat sortu behar duzu, pantailan ausaz mugitzen dena eta gure jokalaria ukitzean hura desagerrarazten duena"
Harremanetarako: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Gora itzuli ^

 


BBK Bootcamp

EAEko lehenengo coding bootcampa da BBK Bootcamp. 12 asteko ikastaro trinko eta praktiko bat da, zeinean software junioren garatzaile izateko beharrezko jakintzak bereganatzen baitituzte parte-hartzaileek. Bootcampa egin duten pertsonen % 80k baino gehiagok lana aurkitzen dute 3 hilabetean baino gutxiagoan. 

Edonork ikas dezake programatzen, programazioak, beste gauza guztiek bezala (joko bat, hizkuntza bat, komunitate bat), logika jakin bat jarraitzen baitu.

Gure standean, jolasean erakutsiko dizugu logika hori.

Batek daki, etorkizunean lankide izango dituzunak ezagutuko dituzu beharbada. 

Web: http://bbkbootcamp.com/

twitter facebook instagram

Gora itzuli ^


Blaze

BLAZE, el canal de televisión que desafía lo convencional y rinde homenaje a personas que han conseguido logros extraordinarios gracias a su determinación, coraje y una pizca de rebeldía, participa como patrocinador de la Euskal Encounter con su serie Battlebots, peleas de robot.

Blaze es una marca de entretenimiento internacional con raíces americanas y espíritu español. Blaze se distribuye en España a través de Euskaltel (dial 35). 

Web: https://blazetv.es/

twitter facebook

Gora itzuli ^


Camp Tecnológico

Camp Tecnológico es una empresa de Tecnología Educativa especializada en educar y fomentar el área STEM a las y los más jóvenes de 4 a 17 años de edad. Surge en 2011 en Bilbao cuando comienza a organizar campamentos educativos en el área de tecnología (robótica, electrónica, programación, videojuegos...). Un año después se comienzan a organizar en Madrid, Barcelona y otras ciudades del estado logrando reunir en sus diferentes campamentos anualmente a más de 5.000 escolares. En este campo nuestra labor no es únicamente organizativa, también aportamos los materiales, contenidos y metodologías necesarias en nuestros campamentos, extraescolares, clubs...

Están ideados, diseñados, testeados e implementados por un equipo de profesionales del ámbito de la tecnología, la ciencia y la educación.

Son cada vez más las instituciones y entidades académicas que acuden a Camp Tecnológico para completar sus actividades educativas y divulgativas a las que aportamos nuestra experiencia y equipo humano.

Webwww.camptecnologico.com

twitter facebook youtube instagram

Gora itzuli ^


Creando retro

Gogoan dituzue joko-aretoetan igarotako arratsaldeak? Garai haiek berriro bizitzeko aukera izango duzue, orduko jokoetan aritzeko aukera izango baituzue eremu honetan: Cadillac and Dinosaurs, Super Pang, Street Fighter, Metal Slug, Tetris eta askoz gehiago. Arcade makinak eta aginteak eskuz egin ditu Aitor-ek (Creando Retro aliasa erabiltzen du), eta, uztailaren 26an, goizeko 11:00etan, hitzaldi bat emango du zuen arcade makina edo agintea urratsez urrats nola egin azaltzeko. Zuen zain gaude!

 

Gora itzuli ^


Erronka Garbia

Stand de Erronka Garbia, la iniciativa sobre la sostenibilidad ambiental en eventos desarrollada por Ihobe (Sociedad Pública de Gestión Ambiental de Gobierno Vasco). La finalidad del stand será desarrollar acciones de sensibilización ambiental dirigidas al público asistente para fomentar el reciclaje, así como informar sobre la iniciativa Erronka Garbia y las medidas de sostenibilidad implantadas en la Euskal Encounter.

 

Gora itzuli ^


Euskal Store

Punto de venta oficial en el que como siempre podréis conseguir las mejores ofertas de las marcas y empresas colaboradoras en el evento.

 

ModpcBilbao

 

Salmenta-puntu ofizial honetan, beti bezala, ekitaldian parte hartzen duten marken eta enpresen eskaintzarik onenak lortu ahal izango dituzue.

Gure teknikari onenek zure PCa konfiguratzea eta berritzea nahi baduzu, etorri kontsultatzera; ekarri zure ekipoa, ikus dezaten zein den hedapenik honena urte gehiago iraun dezan edo potentzia handiagoa izan dezan. Ekitaldian arazo teknikoren bat sortzen bazaizu ere, kontsultatu iezaguzu; ez zaitez egon zure PCaz topera gozatu gabe. Hardwarea, pantailak, kableak, konponketak, modding-a, gaminga eta askoz gehiago.

Kontsultatu hemen Euskal Store-n eskuragai dauden produktuen zerrenda osoa:

https://www.modpc.com/eventos

twitter facebook

Gora itzuli ^

Razer

Bideo-jokoetarako goi-mailako periferikoen sorta handi bat (Euskal Store denda ofizialean salgai) dakar Razerrek Euskal Encounterrera.

Aurkituko dituzu, besteak beste, Razer Green eta Purple switchekiko teklatu mekanikoak (zerotik eta berariaz bideo-jokoetarako diseinatuak) eta Razer DeathAdder Elite eta Razer Basilisk sagu ezagunak.

Razer Chroma argiztatze-teknologiarekin aberastutako produktuak dira, 16,8 milioi kolore- eta efektu-aukera pertsonalizagarri dituztenak (Razer Synapse 3 softwarearekin pertsonalizatzen dira).

Webwww.razer.com

twitter

Gora itzuli ^

Sharkoon

Produktu-sorta handi bat dago ikusgai, bertatik bertara ezagut dezazuen fabrikatzailea eta gure produktu-filosofia. Gainera, Joaquín, Espainian dugun country managera, standean izango da, edozein zalantza argitzeko prest. Zure zain gaude!

Webhttps://es.sharkoon.com/

twitter facebook youtube instagram

Gora itzuli ^

The G-Lab

Bideo-jokoen zale sutsu batzuek sortu zuten The G-Lab Parisen, bideo-jokoetarako ekipamendurik onena eskaintzeko eta jokatzearen esperientzia hobetzeko; publiko guztiei zuzentzen zaie, noizean behingo jokalarietatik kirol elektronikoetan aritzen direnetara.

The G-Lab osagarriei esker, jokalariek teknologiarik onena dute eskura errendimendua hobetzeko, eta, era beran, jokoaz gozatzeko.

Hondarretara sartzeko ekipamendurik onena!

Webhttps://the-g-lab.tech/es

youtube

 

Gora itzuli ^


3D Inprimagailu-Granja

 

Hemen gelditzeko etorri da 3Dko inprimatzea. Erabateko iraultza etxerako nahiz arlo profesionalerako; etxe asko aldatu ditu, eta jarraituko du aldatzen gero ere.

Gora itzuli ^


IVAO (International Virtual Aviation Organisation)

IVAO (International Virtual Aviation Organisation) erakundeak mundu osoko 200.000 kide baino gehiago ditu, eta hegaldi-simulazioak egiteko onlineko ingurune bat eskaintzen du, non elkarrekin jarduteko aukera baitute pilotuek eta aire-kontrolatzaileek, prozedura errealistak erabiliz.

Espainiako dibisioak ordezkatzen ditu estatuko erabiltzaileak (17.000 baino gehiago daude erregistratuta), eta IVAOko dibisiorik garrantzitsuenetako bat da, guztira 5,8 milioi ordu baititu erregistratuta.

Aurten ere, Euskal Encounter-en egongo da IVAO, eta bertatik bertara ezagutu ahal izango duzu zer egiten dugun eta aire-kontrolatzaileek eta pilotuek nola lan egiten duten. Zatoz gure standera gu ezagutzera, eta gozatu aire-zirkulazioa kontrolatzeko hastapenetako tailerretan eta onlineko saio-erakustaldietan.

IVAO-REN JARDUERAK

Uztailak 25
11:00 - 14:00 AIRE-ZIRKULAZIOA KONTROLATZEKO HASTAPENAK
16:00 - 20:00 Bi noranzkoko konexioa, Bilbao - Madril
Uztailak 26
11:00 - 14:00 ONLINEKO SAIO-ERAKUSTALDIAK
16:00 - 20:00 Bi noranzkoko konexioa, Bilbo - Bartzelona
Uztailak 27
11:00 - 14:00 IVAO, SIMULAZIOA EDO ERREALITATEA?
16:00 - 20:00 Full ATC Bilbao

Webhttps://es.ivao.aero/

Twitch Razer twitter facebook youtube instagram

Gora itzuli ^


Juegos de Mesa

 

En la zona de juegos de mesa, se harán diferentes demostraciones y exhibiciones de wargames, juegos de cartas y juegos de rol, así como presentaciones de nuevos proyectos y otros en desarrollo. Cualquiera que se acerque podrá disfrutar de los juegos que allí están para el uso y disfrute de todos los participantes, así como poder aprender o poder llevar el suyo propio para utilizarlo en las mesas allí provistas. También se pondrá una mesa para streaming y que cualquiera pueda verlo por twitch.

Día 25

16:00 - Demostraciones de xwing, juego de tronos, age of sigmar y Keyforge

Día 26

15:00 - Demostraciones de xwing, juego de tronos, age of sigmar y Keyforge y más

16:00 - Curso de pintura para principiantes por de Borja de Model Arts Studio

16:30 - Presentación y partida al juego de rol Dancú

17:00 - Demostración Minarett: la caída de darkofenes

22:00 - Space Hulk ¿podrás escapar del pecio?

Día 27

10:00 - Aprende a pintar con Iker de la tienda Distopia Games

11:00 - Demostración de Subbuteo por parte de Club Subbuteo barakaldo

15:00 - Demostraciones de xwing, juego de tronos, age of sigmar y Keyforge y más

16:00 - Curso de pintura avanzado por de Borja de Model Arts Studio

16:30 – Demostraciones de Fallout, Juego de tronos y más, por parte de epic games bilbao

16:30 – Presentación y partida al juego de rol Dancú

Weblaguarida.tacticalsuicide.com 

Twitch Razer twitter facebook youtube

Gora itzuli ^


Legion 501 Spanish Garrison

La Legión 501 también conocida como "El puño de Vader" es una organización altruista presente en todo el mundo creada por y para los fans de Star Wars.

La Spanish Garrison es la división española de la Legión 501, organización mundial de costuming sin ánimo de lucro cuyos miembros recrean fielmente a los personajes del bando imperial de la saga. Aunque nació con el objetivo de promocionar el universo Star Wars, dedica todos sus esfuerzos a contribuir con causas benéficas y fines sociales. De hecho, su lema es "Los chicos malos que hacen buenas acciones".

La Legión 501 cuenta con el consentimiento de LucasFilm y Disney, y reúne a casi 14000 integrantes en todo el mundo, y casi 700 en nuestro país.

Vídeohttps://www.facebook.com/501stspanishgarrison/videos/330929234180461/

Webhttp://www.legion501.com/501web/

twitter facebook instagram

Gora itzuli ^


MundoGT

Se desarrollarán tres torneos individuales, uno cada día de OpenGune.

Inscripciones:
Se realizarán el mismo día en el stand de MundoGT por orden de llegada. Una misma persona podrá participar las veces que quiera, hasta ganar, respetando turnos. El campeón diario no podrá volver a participar.

Webhttps://mundogt.org

twitter   

Gora itzuli ^


Nintendo

 

Marveleko superheroiak Barakaldon izango dira.

Uztailaren 25etik 27ra, Nintendo Switch kontsolan jolasteko azken nobedadeak ekarriko ditu Nintendo etxeak Euskal Encounterrera, informatika eta bideo-jokoak maite dituztenentzako erreferentziazko azoka.

Webhttp://www.nintendo.es

twitter facebook youtube instagram

Gora itzuli ^


OcioSim

OcioSim. Auto-lasterketak simulatzeko zentroa.

Gidatzeko simulagailuak, SimRacing esperientzia onena bizitzeko.

2 simulagailu, bisitatzen gaituzten guztiek proba ditzaten eta lehia daitezen.

Aurrerago emango dugu lehiaketei buruzko informazioa.

Webhttp://www.ociosim.com

Twitch Razer twitter facebook youtube instagram

 

Gora itzuli ^


Omnis

Kirol elektronikoekin lan egiten duen eta ikus-entzunezko edukiak sortzen dituen erakunde profesional bat da Omnis.

Ekitaldiaren streaming pointa izango dugu Euskal Encounterreko standean, eduki-sortzearen beste zale eta jarraitzaile batzuekin elkartzeaz gainera, Espainiako eduki-sortzaile onenetariko batzuk buru-belarri ikusteko aukera izan dezazun.

Webhttp://omnisclub.com/

Twitch Razer twitter facebook youtube instagram

Gora itzuli ^


Odisea

 

Web: www.odisea.es

twitter facebook instagram

Gora itzuli ^


Podcast Gune

Podcast Gunean zuzeneko saioak grabatuko dira, ikusle eta guzti, bai ikusleentzat, bai Euskadigitalekin streaming bidez entzun nahi dituztenentzat. Ohiko baliabideetan argitaratuko dira audioak (iVoox, iTunes, Spotify,...). Aukera paregabea da zuzenean ikustea nola grabatzen diren podcast-ak.

Gai askoren ingurukoak izango dira podcast-ak: scenea, retroa, zinema, komikiak, telesailak, bideo-jokoak...; oro har, geek kultura. Podcasting-lantegi bat ere egingo da, eta podcast-ak grabatu eta ikusten dituztenak eta horretarako gogoa dutenak elkartzeko toki aproposa izango da.

Uztailak 25

10:30 - 12:00 Podcasting-lantegia (@inigosendino)

12:00 - 14:00 Scene goizak

16:00 - 18:00 Heroiaren egunerokoa (@Diariodelheroe)

18:00 - 20:00 Komikien kluba (@ECDCPodcast)

Uztailak 26

12:00 - 14:00 Scene goizak

16:00 - 18:00 La Hora Retrona (@LaHoraRetrona)

18:00 - 20:00 First Person Gamers (@FPG_Podcast)

Uztailak 27

12:00 - 14:00 Scene goizak

16:00 - 18:00 Órbita Friki (@orbitafriki)

18:00 - 20:00 A La Velocidad Absurda (@VlocidadAbsurda)

 

Web: https://www.euskadigital.eus/

twitter facebook youtube

Gora itzuli ^


RetroEuskal

RetroEuskal RetroInformatika eta bideo-joko klasikoen urteroko ekitaldi bat da, RetroAcción elkarteak antolatua. 2004an sortu zen elkartea, kultura teknologikoa sustatzeko eta gizarteko publiko-mota guztiengana iristeko.

Jarduera-programa: http://www.retroaccion.org/retroeuskal-2019

Webhttp://www.retroaccion.org/

twitter facebook youtube

Gora itzuli ^


Rotary

Rotary mundu osoko sare bat da, arazoak konpontzen dituzten 1.200.00 herritar, lagun eta pertsonak osatua: pertsonek elkarrekin komunitateetan eta gizakiengan aldaketa iraunkor bat sortuko duten mundu bat ikusten dute.

Mundu-mailako 35.000 elkartetik gora daude Rotary sarean (110 urte baino gehiago ditu), eta bigarren aldiz dugu Euskal Encounterren; besteak beste, odola emateko edukia eta Scratch Day aplikazioa eskainiko dituzte.

Web: https://www.rotary.org

twitter facebook youtube instagram

Gora itzuli ^


Sharkoon technologies GmbH

2003az geroztik, PCrako premium osagarriak fabrikatzen eta merkaturatzen ditugu. Gure osagarrien ezaugarriek balioa eransten diote PCari: errendimendu handia, erabilerraztasuna, “diseinu alemaniarra”, xehetasun handiz diseinatutako ordenagailu-kaxak, gaming-erako periferiko ahaltsuak, eta kanpoko eta barneko biltegiratze-soluzioak. Hori guztia erabiltzaile zorrotzenei zuzendua dago, hots, gure produktuen kalitate handia estimatzen duten eta xehetasunetan jartzen dugun arreta aintzatesten dutenei zuzendua.

2019an, lehen aldiz izango gara EUSKAL ENCOUNTERen, eta gamingaren eta PCen munduan espezializatutako ModPC dendaren eskutik joango gara, Bilboko denda ezaguna gure partnera baita. Sharkoon-en standean, fabrikatzaile alemaniarraren produkturik onenetako batzuk izango ditugu: oinarrizko gamako, gama ertaineko eta goi-gamako PC kutxak (ATX); gaming aulkiak; periferikoak (saguak, teklatuak, sagu-azpikoak, aurikularrak); askotariko osagarriak eta biltegiratze-soluzioak. Zozketa bat ere egingo dugu, in situ.

Horrenbestez, ikusgai izango dituzuen produktu ugarien bidez, aukera izango duzue fabrikatzailea zuzenean ezagutzeko eta produktuaren filosofia hobeto ulertzeko. Gainera, Espainiako gure Country managerra, Joaquín, standean egongo da beti, ekitaldia izango den egunetan zuen zalantzak argitzeko. Zuen zain gaude!

 

Webhttps://es.sharkoon.com/

twitter facebook youtube instagram

Gora itzuli ^


SYFY

 

Webwww.syfy.es

twitter facebook youtube instagram

Gora itzuli ^


The Lab

Euskal Encounterreko Opengunean, eremu bat dago, The Lab. Haren bidez, ikusgarriago egin nahi dira teknologia berrien arloan izan diren azken berrikuntzak, hasi bideo-jokoetatik eta ekimen berritzaileenetara. Arlo bat baino gehiagoko profesionalekin elkarlanean aritzeko gune bat da, ideia berriei bide eman nahi diena.

 

Ekobideak

Geoturismoan eta ingurumen-hezkuntzan jarduten duen Bizkaiko kooperatiba bat gara. Eskaintzen ditugun produktuak eta zerbitzuak geodibertsitateko elementuekin eta naturarekin erlazionatuta daude, baita geomeatzaritako eta industriako ondarearekin ere. Geodibertsitateko Estrategian IGL (Interes Geologikoko Leku) izendatutako guneetan eta tokiko IGLetan lan egiten dugu. 4 lerro nagusitan banatzen dira gure produktuak: ibilbideak egin eta diseinatzea eta haiek digitalizatzea; GR ibilbideak eta aurretik ezarritako bideak gaika sailkatu eta berrikustea, eta interesa izan dezaketen eremuen bideragarritasun-azterketak egitea; liburuxkak, eskuliburuak eta mapak egitea (fisikoak nahiz webgunean) turismorako edo dibulgaziorako, beste gaitasun batzuk dituzten kolektiboentzako irisgarritasun-azterketak egitea, eta ibilbideetarako mugikorreko aplikazioak eta joko interaktiboak egitea; ingurumenarekin eta garapen jasangarriarekin lotutako gaiei buruzko hitzaldiak eta tailerrak ematea, eta mendi-irteeren gida-zerbitzua eskaintzea.


Gure stand-ean, gure produktu asko ikusi ahal izango dituzue: Ekobideak-en diptikoak, liburuxkak eta txartelak, gure jarduerei eta proiektuei buruzko bideoak eta argazkiak, fosil, arroka eta mineralen lagin errealak, gure mugikorretarako gure beta aplikazioa, eta tailerretan parte-hartzeko ordutegiak eta datak. Gainera, larunbat goizean, interesa dutenekin batera, BECetik aterako gara Barakaldoko bitxikeria historikoak eta geologikoak ezagutzeko (ordu bat).

Web:  https://www.ekobideak.com/

twitter facebook instagram

Gora itzuli ^

Koalak Studios

Koalak Studios ikus-entzunezkoak sortzeko kooperatiba bat da. Plataforma digitaletarako (Youtube, Facebook, Instagram) edukien sortzaile bik eratu genuen kooperatiba, Bilbon, 2016an. Youtube-ko hiru zilarrezko botoi ditugu (100.000 harpidedun lortzean ematen da botoi hori).

15 milioi erreprodukzio baino gehiago ditugu Koala Vlogs kanalean, 24 milioi Spanish Queens kanalean, 5 milioi Koala Rabioso kanalean... Guztira, 500.000 harpidedun baino gehiago dituzten 5 kanal ditugu, eta haietarako edukia sortzen dugu, serieak, laburmetraiak, bideoklipak…

Euskal Encounter-ean izango dugun stand-ean txoko bat dugu sorkuntza digitalerako, mugikorrarekin bideoak nola grabatu ikasteko eta gurekin partidak jolasteko.

Oro har, gure unibertsoa Euskal Encounter-era eramango dugu, guregana hurbiltzen direnekin partekatzeko.

Zuen zain gaude!

 

Webwww.koalakstudios.com

Twitch Razer twitter facebook youtube instagram

Gora itzuli ^

Pentagonal Studio

Pentagonal Studioren eskutik, ‘SYZYGY: THE POWER OF THE ECLIPSE’ iritsi da, PS4-rako.
Plataformaz eta puzzlez osatutako abentura exotiko bat da, adin guztietarako aproposa. Jokoan, Itzel eta Itzenne izango gara, heroi-bikote baten ondorengoak. Nahi gabe, gertatzear dagoen hondamendi apokaliptiko baten erdian aurkituko ditugu gure buruak, eta gure abileziak erabili beharko ditugu arazoaren muinera iristeko.
PSTalents programako kide izanik, Pentagonal Studioren helburua da joko interesgarri, entretenigarri eta bereziak sortzea.

Webhttps://pentagonalstudio.wixsite.com/pentagonal-studio

twitter youtube instagram

 

Gora itzuli ^

Saiki

Ikasi nola funtzionatzen duen zure burmuinak, bideo-jokoetan jolastuz. Joko batean duzun jarduera aztertzen dugu, eta zure nortasunari, adimenari eta psikomotrizitateari buruzko informazioa ematen dizugu. 
Jardueraren iraupena: 40 minutu
Informazio gehiago hemen https://saiki.gg 

Webhttps://saiki.gg

 

Gora itzuli ^


Thermaltake

Thermaltake Group Taipein dago (Taiwan), eta hiru marka nagusi ditu: Thermaltake, TT eSPORTS eta LUXA2. Gaming-eko kalitate handiko produktuen markak dira hirurak, mundu osoan hedatuta daudenak. Arrakasta handia dute munduko sei merkatu nagusitan (Europa, Amerika, Ozeania, Japonia eta Txina barne); 95 eskualde-banatzaile eta 4.000 txikizkako premium banatzaile baino gehiago dituzte mundu osoan.
Askotariko produktuak ditugu, hasi kaxetatik eta hozte-sistemetara arte. Thermaltake marka casemod-en merkatuan murgildu zen, modder-ei irtenbide osoak emateko, berrikuntza eta produktu-lerro osoak izatea markaren indargune izaki.

Webhttps://es.thermaltake.com/

twitter facebook 

Gora itzuli ^


Waste4Think

Bizi-ziklo osoaren ikuspegirantz bidea egin, hondakinen kudeaketa-sistema aurreratuak txertatuz.

Zer gertatuko litzateke pertsonak eta konpainiak jabetuko balira zenbat hondakin sortzen duten eta hondakin horrek zer eragin duen ingurumenean, giza-osasunean eta kudeaketa-kostuetan?

Waste4Think-en helburu nagusia da egungo hondakin-kudeaketa ekonomia zirkularrerantz bideratzea, erakutsiz zer balio dakartzan 20 soluzio ekoberritzaile txertatzeak eta baliozkotzeak, zeinek hondakinen balio osoa kontuan hartzen baitute haiei buruzko datuak kudeatzeko metodologia holistiko batekin. Europako lau hiri-eremutan frogatuko da metodologia hori.

Europako 7 herrialdetako 19 ETE, agentzia publiko eta unibertsitatek osatzen dute ekimen hau garatzen ari den partzuergoa.

Webhttps://waste4think.eu/

twitter facebook youtube 

Gora itzuli ^


Wuautech

VR/AR estudio bat da Wuautech. Hiperrealitateko jokoak eta esperientziak garatzen ditugu, murgilketa erabatekoa izan dadin; izan ere, kontakizunaz gain, alderdi fisiko eta sentsorialak eransten ditugu, esperientzia are errealistagoa izan dadin.

Aurtengo Euskal Encounter-en, hauek aurkituko dituzue gure eremuan:

MetaCity eta MetaBis, 50 m2 eta 25 m2, hurrenez hurren, dituzten bi instalazio guztiz interaktibo.

MetaCity-n, hiri batean zehar ibiliko zara, teilatu batetik bestera salto eginez; adrenalina topera izango duzu. Bigarrena, berriz, esperientzia eder eta minimalista da, eta itsasoa eta zerua izango dituzu lagun bakarrak.

UHorrez gain, MetaGlide delta hegalarekin hegan egiteko simulatzaile bat izango dugu, eta izotzezko mundu batean dragoi baten gainean hegan egiteko aukera egongo da.

Halaber, 3Dko hainbat anime sortu ditugu, Googleren Tilt Brush marrazketa-tresnarekin. Parte-hartzaileek eszenatokietan goitik behera ibiltzeko aukera izango dute, eta haietan nahi bezala marraztu.

Azkenik, fotokroma interaktibo bat jarriko dugu. Han, hondo digitalen bidez, Japoniara eramango ditugu parte-hartzaileak, eta, gainera, Furisode Vintage kimono bat, atrezzoa eta makillajea ere izango dituzte eskura, esperientzia ahaztezina izan dadin.

twitter facebook instagram

Gora itzuli ^


VR Experience Eremua

Duela urte eskas batzuk, errealitate birtuala (VR) guztiz ezezaguna zen gehienontzat; pixkanaka, baina, gero eta gehiago ari da zabaltzen gizartean.

Aisialdiko euskarrietan aurkitu dezakegu gehien, nahiz eta gero eta gehiagotan erabiltzen den beste eremu batzuetan; medikuntzan, esaterako.

VRko zenbait kit izango ditugu hardwarearen eremuan, eta edozein probatu ahal izango duzu. Nahi duen ororentzat izango da zabalik VR eremua. Zatoz, eta gozatu etorkizuneko entretenimenduaz. Sentsazio benetan bereziak biziko dituzu: zonbien apokalipsi batetik bizirik atera den bat, jedi bat musikaren erritmoan mugituz ezpata, edo kale-artista bat hiriko kaleetako hormak spray batez margotzen. Esperientzia horiek guztiak eta askoz gehiago izango dituzu zain VR eremuan.

Gora itzuli ^


 

twitter facebook flickr youtube instagram twitch