Cosplay Contest & Runway

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

Erabat berrituta itzuli da Euskal Encounter Cosplay Contest! Cosplay egitea gustatzen bazaizu eta mangako, animeko, bideo-jokoetako, irudi errealeko telesailetako eta oro har entretenimenduko pertsonaia mitikoen zalea bazara, hauxe da zure aukera. 600 euro daude jokoan!

INFORMAZIO OROKORRA

Gauza berriak ditugu 27. Euskal Encounter honetan:

- Cosplay lehiaketa OpenGunean egingo da; beraz, Euskal Encounterreko parte-hartzaileek ez ezik, OpenGune doako gunera datorren edonork ere parte hartu ahalko du.

- Oraingoan bi lehiaketa izango ditugu: Euskal Encounter Cosplay RUNWAY (pasarela bat izango da Cosplaya erakutsi eta argazkilarien aurrean posatu nahi duen ororentzat) eta Euskal Encounter Cosplay Contest (hau da, betiko Cosplay-lehiaketa).

- Lehenengo aldiz, Cosplay Contest lehiaketak diruzko sariak izango ditu, eta Cosplay RUNWAY lehiaketan ekitaldiko dominak banatuko dira.

NON?

OpenGuneko –sarbide librea du– agertoki nagusian egingo dira bi lehiaketak.

NOIZ?

- 2019ko uztailaren 27an, larunbata, egingo dira bi lehiaketak. Cosplay RUNWAY 12:00etan hasiko da, eta, Cosplay CONTEST, 18:00etan.

IZEN-EMATEAK

Euskal Encounter Cosplay RUNWAY lehiaketako izen-emateak OpenGuneko Informazio Orokorreko Standean egingo dira, lehiaketaren egun berean; OpenGunea irekitzen denetik lehiaketarako 30 minutu falta diren arte egin ahal izango da izen-ematea, toki guztiak bete arte.

Euskal Encounter Cosplay CONTEST lehiaketarako izen-emateak on line egingo dira: mezu bat bidali behar da Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora, eta izena ematen duten guztiei bidaliko zaien txostena bete. Horrez gainera, lehiaketako egunean, PARTE-HARTZEA BERRETSI beharko da OpenGuneko Informazio Standera joanda; egun osoan egin ahal izango da, lehiaketarako ORDUBETE falta den arte.

EPAIMAHAIA

Esperientzia handiko eta sari ugari jasotako cosplayer epaimahai bat dugu oraingo honetan; bi lehiaketak ebaluatuko ditu epaimahai berak. Jarraian dituzue BIOa eta cosplayer gonbidatuen esperientzia:

SARIAK

Lehiaketako sariak hauek izango dira:

- Cosplay RUNWAY lehiaketa:

   - 1. saria: Urrezko domina

   - 2. saria: Zilarrezko domina

   - 3. saria: Brontzezko domina

- Cosplay CONTEST lehiaketa:

   - Banakako Cosplayaren saria: 200 euro

   - Taldekako Cosplayaren saria: 300 euro

   - Epaimahaiaren aipamen berezia: 100 euro

LEHIAKETETAN PARTE HARTZEKO OINARRIAK

twitter facebook flickr youtube instagram twitch