Prentsa

Prentsa arduraduna:
Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 609 12 16 66
E-mail: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Prentsa-oharrak:
Atal honetan gure prentsa-oharrak argitaratuko ditugu.

  • Doakoa den eta publikoari irekia dagoen Opengunea indartzeko apustua arrakastatsua izan da eta 15 000 pertsona inguru gerturatu dira eremu honetara partyaren lehengo hiru egunetan. Bertaratuek bideo-joko eta errealitate birtualeko azken nobedadeekin gozatu dute, baita hitzaldi, tailer eta txapelketetan parte hartu, sari-banaketak eta saioen filmazioak ikusi, 3D diseinuak inprimatu eta informatika produktuak erosi ere.
  • Euskaltel Konekta fundazioko arduradun eta topaketaren antolatzaile Sabino San Vicente oso pozik agertu da 7000 parte-hartzaile izan dituen LAN partyan gauzatu den ezagutza trukearekin, baita antolatutako 300 txapelketekin ere, iaz burutu zirenak baino %50 gehiago.
  • Antolatzaileek sormen digitaleko lanen kalitate handia eta software libreko lehiaketetan izan den parte-hartze izugarria nabarmendu dute. Zibersegurtasunean, sistemetan eta programazioan aditu diren 187 taldek hartu dute parte txapelketa horietan, ezarritako erronka informatikoak gainditzeko asmoarekin.
  • Euskaltelek eskainitako Interneterako konexioak 5000 ordenagailuei segundoko 60 gigabiteko abiaduran nabigatzea ahalbidetu die inongo arazorik gabe. Zifra horrek euskal partya munduko azkarrenen artean kokatzen du. 

  • Aurtengo leloarekin, Stream IT, Euskal Encounterrek streamingaren alde egindako apustua adierazi nahi izan du. Konkretuki, bideo-joko partidak zuzenean Internet bidez igortzeak ikus-entzunezkoen kontsumoan eragin duen iraultza nahiz sortu diren negozio aukera berrien aldeko apustua.
  • Bideo-joko partiden nahiz eSports txapelketen zabalpenean liderra den Twitch plataformak %35eko gorakada izan du 2019ko lehen hiruhilean eta erabiltzaileek 2.700 milioi ordu eduki ikusi dituzte denbora tarte horretan. Azken urtean, plataforma horretan dirua irabazten duten pertsonen kopurua %223 igo da.
  • Streaminga egiteko beharrezkoa den materiala errazten duen Omnis Club enpresaren fundatzaile Alex "Alxshow" Robleñok Twitch bezalako plataformetan publizitatea ezartzea beharrezkotzat jo du markentzat: “Prentsa eta telebista kontsumitzen ez duen jendearengana iritsi daitezke streamerrak”.

  • Ziberkriminalitatea da Estatuan hazkunde handiena duen delituetako bat. Espainiak 81.307 ziberdelitu jasan zituen 2017an, aurreko urtean baino %22 gehiago. Euskadik, aldiz, 6041 eraso informatiko jaso zituen 2018ko lehen seihilekoan soilik, 2017an erregistratu ziren 9000 kasuen erdia baino gehiago. Eraso horiek 840 milioi euroko kostua izan zuten euskal enpresentzat
  • “Erasoak gero eta landuagoak dira eta hain ondo eginak daude antibirusek ez dituztela hautematen”, adierazi du zibersegurtasunean aditu Carolina Gomezek phishing teknikari buruzko tailerrean. Teknika honek biktimaren banku-datuak engainuaren bitartez lortzen saiatzen da
  • Beti software legala eta antibirusa erabili, datuak zifratu, segurtasun kopiak egin, dokumentu konprometituak mahai gainean ez eduki, ordenagailua blokeatu eta pasahitzen kontrola izan. Hauek dira Sergio Alejok Euskal Encounterreko doako tailerren baitan partekatutako jardunbide egokietako batzuk

 

  • Ekologiak eta ingurumenaren zaintzak ezinbesteko lekua dute aurtengo Euskal Encounterren, neurri jasangarriak hartzeaz gain, gaiaren inguruko hitzaldiak eman eta standak ezarri baitira Opengunen, bisitari ugari jasotzen ari den publikoari irekitako eremuan.
  • Makroekitaldi informatikoak birziklapena sustatzeko eta energia eta ura aurrezteko neurriak hartu ditu. Praktika egoki horien bitartez, Euskal Encounterrek Ihobek ematen duen Erronka Garbia ziurtagiria lortzea du helburu.
  • Ekonomia zirkularra, berrerabiltzea eta hondakinen bereizketa bultzatzea helburu duen Waste 4 think ekimenak stand bat du Opengunen, hitzaldi bat eman du eta bideo-joko lehiaketa bat antolatu du jokalariak hondakinen kudeaketaren inguruan sentsibilizatzeko.
  • Planeta Verde TV Youtube kanaleko aurkezle David Gayak 12 volteko eguzki energia sorgailu batekin era jasangarrian bizitzeko jarraibideak eman ditu, eta National Geographic telebista kateak boligrafo iraunkorrak banatzen ditu Opengunera gerturatzen diren bisitarien plastikoaren truke.
  • Euskaltel Konekta Fundazioak antolatu du Euskal Encounter, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, SPRIren bitartez. Euskaltelek segundoko 60 gigabiteko Interneterako konexioa eskaintzen du, eta, horri esker, topaketa hau munduko ekimen azkarrenen artean kokatzen da.

  • AEVIko (Espainiako bide-jokoen elkartea) garapen presidenteorde Arturo Monederok adierazi duenez, bideo-jokoen sektorea ikus-entzunezko aisialdian lehen aukera da Espainian. 2016. urtean, 1.163 milioi euro fakturatu zituen, aurreko urtean baino %7,4 gehiago.
  • Ignacio Mendozak, pedagogo, coach eta kirol elektronikoen arloko managerrak, bideo-joko lehiaketetan sortzen den ingurumen psikologiko zorrotzaren gaiari heldu dio. Sektoreak 2016. urtean 14,5 milioiko onurak sortu zituen Espainian, eta egun 5,5 milioi ikusle ditu. Mendozak mugimendu azkarreko mundu bezala definitu du kirol elektronikoen alorra.

Orrialdea 1/2

Antolatzailea

Euskaltel Konekta
Euskalamiga Elkartea

Ahotsa:

943-533696 (9:00-13:30 eta 15:30-19:30 CET, astelehenetik ostegunera eta 9:00-13:30 ostiraletan)

Faxa:

943-533697

IRC auzo ofizialak:

IRC-Hispano
#euskal
QuakeNet
#euskal

Edozein galdererako:

olatz@euskalencounter.org

Prentsa arduraduna:

Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 609 12 16 66
E-mail: press@euskalencounter.org

 

Lokalizazioa

twitter facebook flickr youtube instagram twitch