Euskal Encounter 27 abian da, teknologia ekintzaileen hazitegia

Euskal Encounter, informatikaren eta teknologia berrien zaleak biltzen dituen Estatuko topaketarik handiena, beteranoena eta azkarrena, gaur goizean abiatu da Barakaldoko BEC-en. Inaugurazio ofizialean parte hartu duten instituzioetako ordezkariek euskal topaketaren garrantzia azpimarratu dute, teknologia ekintzaileen hazitegi bezala nahiz etorkizuneko euskal industriak dituen beharren islada gisa.

Datozen lau egunetan, segundoko 60 gigabiteko abiaduran konektatuko dira 5.000 ordenagailutik gora, eta dozenaka prestakuntza eta aisialdi ekintzatan parte hartuko dute BECen elkartutako lagunek, 50.000 metro koadro baino gehiago hartuko dituen eremuan. Gainera, milaka bisitari espero dira sarrera libreko Opengunean, non hitzaldiak eta tailerrak gauzatuko diren. Zona irekian, halaber, robotikaren, droneen, 3D inprimagailuen eta errealitate birtualaren inguruko jarduerak izango dira, baita informatika-produktuak eskuratzeko standak ere.

Euskal Encounterrek markak hausten ditu urtez urte, Euskaltel taldeko kontseilari delegatu José Miguel Garcíak adierazi bezala. Izan ere, Estatu osoan ez dago, konexio-abiadura aldetik, 60 gigabiteko “zifra itzela” lortzen duen ekimenik, ezta Euskal Encounterren azpiegituren parekorik eskaintzen duenik ere. Bertan, partaideek “abangoardiako teknologiaz” gozatzen dute, etxeetara iritsi aurretik. Topaketan parte hartzeagatik eskertuta agertu da García. “Izugarrizko aukera da Euskaltelentzat telekomunikazioen teknologiak bultzatzen dituzten pertsonekin inplikatzea”. Hain zuzen ere, bilkuran parte hartzen duten pertsonen artean teknologiaren arloko ekintzaile ugari dago.

Aitor Urzelaik, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarte saileko zuzendariak, topaketaren enpresa-izaera azpimarratu du. Hori etorkizuneko euskal industriaren beharren isla dela argudiatu du. Urzelaik, bestalde, Euskal Encounterrek Basque Industry 4.0 estrategiaren garapenerako osagaiak perfekziora batzen dituela azpimarratu du: talentua, konektibitatea eta zibersegurtasuna.

Euskaltelen azken publizitate kanpainako protagonista den Karlos Arguiñanok, sukaldari eta telebistako aurkezle ospetsuak, hitza hartu du irekiera ekitaldian. Dantzatu eta abesteaz gain, Argiñano Euskal Encounterreko atzera kontua gidatzeaz arduratu da. Gainera, parte-hartzaile guztiak “festaz gozatzera eta lagun berriak egitera” animatu ditu.

Euskaltel Konekta Fundazioak antolatzen du Euskal Encounter, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, SPRIren bitartez. Gainera, Euskaltelen teknologiari esker, topaketak segundoko 60 gigabiteko Interneterako konexioa eskainiko du. Abiadura horrek munduko ekimen azkarrenen artean kokatzen du Euskal Encounter.

Antolatzailea

Euskaltel Konekta
Euskalamiga Elkartea

Ahotsa:

943-533696 (9:00-13:30 eta 15:30-19:30 CET, astelehenetik ostegunera eta 9:00-13:30 ostiraletan)

Faxa:

943-533697

IRC auzo ofizialak:

IRC-Hispano
#euskal
QuakeNet
#euskal

Edozein galdererako:

olatz@euskalencounter.org

Prentsa arduraduna:

Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 609 12 16 66
E-mail: press@euskalencounter.org

 

Lokalizazioa

twitter facebook flickr youtube instagram twitch