Praktikatzeko garaia da! K-POP lehiaketa, Euskal Encounterren lehenengoz. Uztailaren 26an egingo da, ostirala, BECeko 3. pabiloiko Opengunean (SARRERAK DOAN). Aukera paregabea da abesti gogokoenak dantzatzen duzun abilezia erakusteko.
DANCE-LEHIAKETAREN OINARRIAK
- Lehiaketa uztailaren 26an egingo da, 16:00etatik 19:00etara.
- Gutxienez 12 urte eduki behar dira parte hartu ahal izateko.
- 30 pertsonarentzako tokia egongo da: 15 toki taldeentzat (gehienez 10 partaideko taldeak), eta beste 15 bakarlarientzat. Pertsona bera ezin da aurkeztu bi kategorietan.
Zerrendak betetakoan, bi itxarote-zerrenda sortuko dira (taldeentzako bat eta bakarlarientzako bat), talde edo bakarlariren batek atzera eginez gero, partaideen zerrenda osatzeko.
- Zerrenda on line osatuko da (mezu bat bidali behar da Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera).
- Izen emateko epea uztailaren 20an (larunbata) irekiko da, 12:00etan, eta uztailaren 25ean itxiko da, ordu berean.
Datu hauek eskatuko dira izen-ematean:
- Taldearen edo bakarlariaren izena. Taldeen kasuan, adierazi taldekide-kopurua.
- Abestiaren edo remixaren izena.
- Bizitokia.
- Harremanetarako telefono-zenbaki bat, lehiaketaren egunean zuekin harremanetan jartzeko, zerbait behar izanez gero.
Izena posta elektroniko bidez ematen bada, izen-ematea berresteko, antolakuntzak mezu elektroniko bat bidaliko du.
Zalantza, behar edo eskaera bereziren bat izanez gero, adierazi posta elektroniko bidez izen-ematearekin batera.
- Abestiek edo koreografien remixek koreerazkoak izan behar dute, eta ez dute izan behar 5 minututik gorakoak.
- Egin daitezke coverak, dantza-akademietako koreografiak edo norberaren koreografiak. Edozein estilotako abestiak erabil daitezke, baina koreerazkoak izan behar dute nahitaez. Ez da onartuko idolen coverik; esate baterako, ez da onartuko Lisak (BP) Jason Derulo abeslariaren Swallarekin egin zuen covera.
- Audio-fitxategia/bideoa mp3 formatuan entregatu behar da, VLC softwarearen azken bertsioarekin funtzionatzeko moduan.
Fitxategia uztailaren 25ean (osteguna) bidali behar da beranduenez; kontuan izan ez dagoela aldatzeko aukerarik.
Abestia ez bada entregatzen epearen barruan, ezingo da parte hartu. Uztailaren 20tik (12:00) uztailaren 25era (12:00).
- Parte-hartzaileek errazago hauta ditzaten abestiak, izen-emateak berretsi ahala, abestiak on line dokumentu batean argitaratuko dira, guztiek ikusteko moduan. Parte hartzen duen talde edo bakarlariaren izena ez da agertuko, abestia bakarrik.
Remix bat hautatzen bada, remixean erabiltzen diren abestiak azalduko dira zerrendan, remix batekoak direla adierazi gabe.
Hona hemen zerrenda:
https://docs.google.com/document/d/1tCFfM_RnwHKeK2kxORHl0vBxaTkCb2HqER1hUvP9v5Q/edit?usp=sharing
- Izen-emateetan izan daitezkeen aldaketak honela kudeatuko dira:
- Abestiak ezin dira aldatu. Parte-hartzaileren batek abestia aldatu nahi badu eta zerrenda beteta badago, itxarote-zerrendan dagoen bakarlaria edo taldea sartuko da zerrendan. Izen-ematea egin beharko dute berriro, eta eskatzen diren datuak eman.
- Aukera dago talde bateko partaideen kopurua aldatzeko, baina ezin da igaro bi partaide edo gehiagoko talde bat izatetik parte-hartzaile bakarlari bat izatera. Parte hartzen jarraitu nahi duen pertsona bakar bat geratzen bada taldean, bakarlarien itxarote-zerrendako azken tokian apuntatuko da, bakarlarien zerrenda beteta badago.
Asko jota, lehiaketarako bi egun falta direla (uztailaren 24a arte) alda daiteke partaide-kopurua, larrialdi-kasuetan edo ezinbesteko kasuetan izan ezik.
- Zerrendatik ateraz gero:
- Lehiaketaren aurretik atzera egiten duen talde edo solistak ezingo du berriro hartu izen-emateko zerrendan zuen lekua; itxarote-zerrendako azken tokira igaroko da izen-emateko zerrenda beteta badago.
- Talde edo bakarlari batek atzera egiten badu eta gero berriro parte hartu nahi badu, itxarote-zerrendako azken tokian jarriko da.
- Talde batek egiten badu atzera, itxarote-zerrendan hurrengo dagoen taldea sartuko da zerrendan. Lehiaketarako bi egun falta diren arte egin daiteke hori. Adibidez, asteazkenean edo ostegunean (lehiaketa ostiralean da) talde batek atzera egiten badu, EZ da beste talderik sartuko zerrendan.
Beraz, beranduenez ere uztailaren 24an, asteazkena, jakinaraziko zaio itxarote-zerrendan hurrengo dagoen taldeari lehiaketarako hautatuta dagoela. Gauza bera egingo da bakarlariekin ere. - Lehiaketako egunean talde/bakarlari bat ez bada etortzen lehiaketara, penalizazio bat izango du, eta ezingo du parte hartu hurrengo lehiaketan.
- Parte-hartzaile guztiek 15:45ean egon beharko dute eszenan, etorri direla berresteko.
- Parte-hartzaileek toki itxi bat izango dute arropak aldatzeko (toki horretan ez dago ispilurik), eta komunak erabili ahal izango dituzte. Motxilak eta bestelakoak uzteko toki seguru bat ere izango dute. Egun guztian erabili ahal izango dituzte toki horiek, 11:00etatik aurrera.
- Ez da aldaketarik egingo parte-hartzaileen izen-emateko zerrendako ordenan, baina parte hartzeko ordena ausaz ezarriko da zerrendako toki guztiak betetzen direnean. Parte-hartzaileek hautatutako abestien on lineko dokumentuan argitaratuko da parte hartzeko ordena. Abestien zerrendak ez du izango zerikusirik parte-hartzaileen ordenarekin.
- Emanaldiaren alderdi hauek baloratuko dira:
- Koreografia nola egiten den
- Koreografiaren zailtasuna
- Koordinazioa
- Originaltasuna
- Publikoarekiko interakzioa
- Jantziak eta estetika
- Dantzaren/jantzien doitasuna.
- Dantzaren munduko profesionalek osatuko dute epaimahaia, eta haiek hautatuko dituzte irabazleak. Sariak hauek izango dira:
Bakarlarientzako 1. saria: 175 €-ko txartel bat, MOD-PCren katalogo guztian erabiltzeko.
Taldeentzako 1. saria: 75 €-ko txartel bat, MOD-PCren katalogo guztian erabiltzeko.
Epaimahaiaren iritziz beharrezkoa bada, sariak eman gabe utz daitezke, aipamen berezi bat sor daiteke, eta irabazle bat baino gehiago izendatu ahal izango da berdinketa badago. Epaimahaiaren erabakia behin betikoa eta apelaezina izango da.
- Armen Araudia onartzen duen 137/1993 Errege Dekretuaren arabera, erabat debekatuta dago parte-hartzaileek ikuskizunean erabiltzea suzko eta metalezko armak, objektu mingarriak eta halakoen itxura duten imitazioak.
- Debekatuta dago ikuskizunean zehar pertsonen segurtasuna eta Zornotzako esparruko instalazioak arriskuan jarri, zikindu eta ondatu ditzaketen elementuak (material pirotekniko eta sukoia, kea sortzen dutenak, zoruan marrak egin ditzaketen elementuak, likidoak, purpurina, konfetiak, lumak, etab.) botatzea eta edozein objektu eszenatik kanpora jaurtitzea.
- Ezingo da erabili sare elektrikora konektatutako tresnarik, sorgailurik edo bestelako konexio-motarik efektu bisualak, soinu-efektuak edo bestelako efektu bereziak sortzeko.
- Debekatuta dago agertokitik publikoa dagoen tokira jauzi egitea, eta ez dira onartuko antolakuntzari desegokiak edo lizunak iruditzen zaizkion jarrerak; halakorik geratuko balitz, antolakuntzak eskubidea du egoki iruditzen zaizkion neurriak hartzeko.
- Debekatuta dago bannerak edo bestelako publizitate-elementuak erabiltzea emanaldian antolatzaileen baimenik gabe.
- Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar irudi-eskubideak lagatzea. Parte-hartzaileen emanaldiko irudiak publizitatea egiteko erabili ahal izango dira zenbait hedabidetan: telebistako saioak, Internet, egunkariak, aldizkariak, etab. Ez da emango konpentsazio ekonomikorik publizitate horren truke.
- Lehiaketan izena emateko ematen diren datu pertsonalak konfidentzialtasunez erabiliko dira, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoari jarraituz. Lehiaketa honetarako bakarrik erabiliko dira, eta inola ere ez zaizkie utziko eta salduko hirugarrenei.
- Antolakuntzak eta epaimahaiak eskubidea du lehiaketaren arrakasta areagotzen lagunduko duen edozein ekimen aurrera ateratzeko, oinarri hauetan araututa egon gabe ere.
- Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar oinarriak erabat onartzea.
HARREMANETARAKO BITARTEKOAK
Zalantzaren bat baduzu, bidali mezu bat Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora, edo jar zaitez gurekin harremanetan Instagram bidez: https://www.instagram.com/spicyramenofc/