Hitzaldi eta tailer interesgarriak eskainiko dira doan Euskal Encounter-ean.
Hizlarietako bat izan nahi izanez gero, zure proposamena aurkeztu, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. bat bidaliz, hitzaldiaren izenburu eta deskribapen bat jarriz.
HITZALDIEN ORDUTEGIA*
Osteguna, uztailak 25
13:00 - 13:45 TCP/IP sareen ahuleziak
16:00 - 16:45 VMware vSphere eremuen monitorizazio modernoa Grafana, InfluxDB eta Telegraf-ekin
17:00 - 17:45 Mendekotasunak eta bideojokoak. Ludopatak sortzen ari gara?
18:00 - 18:45 Zer erakutsi diezagukete e-sport edo kirol elektronikoek?
19:00 - 19:45 Beste mundu batzuetako geologia: jolasteko moduko 3 adibide
Ostirala, uztailak
11:00 - 11:45 Nola egin zure arcade makina
13:00 - 13:45 Jokoak eta Wikipedia
16:00 - 16:45 Mugikorretarako app-ak garatzea Native Script-ekin
17:00 - 17:45 Kendu CSSri diozun beldurra SAASekin
18:00 - 18:45 Droideak eraikitzea: Nola eraiki nituen R2-D2 eta BB-8 droideak
19:00 - 19:45 Requisitos ausentes: una breve mirada a la principal causa de la mayoría de problemas de seguridad españoles
Larunbata, uztailak 27
11:00 - 11:45 Zer ez da egin behar gure datuak galtzerakoan
12:00 - 12:45 Ez gaitezen izan gauza berrien beldur: zer dira kriptotxanponak eta zer jakin behar dut arlo horri buruz
13:00 - 13:45 Jasangarria nola izan. Jasangarritasuna eta energia, 12 volt-era
16:00 - 16:45 Big data, sarrera
18:00 - 18:45 “Pasionaria Millennial” Instagram-eko web-serie bat
19:00 - 19:45 Bideo-jokoak egitea lanbide? Industriaren egoera
*Honako egitaraua behin-behinekoa da, eta beraz garaiz jakinaraziko diren aldaketak paira ditzake.
TCP/IP sareen ahuleziak
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Jokin Garcia Etxebarria
Enpresa: Totem Security (Freelance)
Hitzaldiaren deskribapena:
Internet ez zen diseinatu komunikabide segurua izateko, konektagarritasuna bermatzeko baizik. Hitzaldian, TCP/IP ereduko protokoloen funtzionamenduak dituen ahulezia batzuk aztertuko ditugu. Ahultasun horiek nola ustiatu ditzakegun eta gutxitzeko dauden formak ikusiko ditugu, eta, besteak beste, protokolo hauek aztertuko ditugu: ARP, DHCP, Netbios, LLMNR, IPv6, SMB, eta abar.
Zer publikori dago zuzendua?
Interesa duen edonorentzat, baina bereziki informatikarientzat, hitzaldia ulertzeko TCP/IP ereduaren berri izan behar baita.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Segurtasun informatikoko profesionala, pentesting eta threat hunting jardueratan espezializatua. CVa, online: https://totem-security.com/cv/
Web: totem-security.com
Ordutegia: Osteguna, uztailak 25, 13:00-13:45
VMware vSphere eremuen monitorizazio modernoa Grafana, InfluxDB eta Telegraf-ekin
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Jorge de la Cruz
Enpresa: Veeam Software – Blog Jorge de la Cruz
Hitzaldiaren deskribapena:
Datacenter moderno batean lan egitean, metrika ugari eta gure arreta edo zaintza behar duten sistema asko izaten ditugu, alarmak eta ekitaldiak kudeatu behar izaten ditugu, eta abar.
Saio honetan, Dashboard ederrak eta, are garrantzitsuago, erabilgarriak sortzen ikasiko dugu. vSphere-ren aktibo kritikoenetan (Hostak, VMak, Cluster-ak eta Datastore-ak) oinarrituko gara dashboarda egiteko. Tresna honek ezaugarri oso on bat du: zaintza-sistema osoa segundo gutxitan zabaldu daiteke Docker erabiliz, eta vSphere-ren SDK erabiltzen du. Azken horri esker, ez da intrusiboa, eta oso eraginkorra da.
Aipatu dut dagoeneko zaintza- eta dashboarding-prozesu hau guztia doakoa dela gure vSphere inguruneetarako?
Horri buruz idatzi dut hemen: https://www.jorgedelacruz.es/2018/10/01/en-busca-del-dashboard-perfecto-influxdb-telegraf-y-grafana-parte-xii-plugin-nativo-de-telegraf-para-vsphere/
Zer publikori dago zuzendua?
VMware ingurunea doan nola zaindu dezakeen jakin nahi duen edozein sistema-administratzaile edo -arkitekto edo datacenter-administratzailerentzat.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Jorge de la Cruz, vExpert-a da 2014az geroztik, eta sistema-ingeniaria da Veeam-en.
Bere blogean (hilean 50.000 bisita baino gehiago ditu) hainbat gai aipatzen ditu: Veeam, VMware-ari buruzko azken berriak, Cloud eta datacenter-teknologiak, laborategi birtualak, eta birtualizazioari, zaintzari, open-source-ari eta antzekoei buruzko jarraibideak (artikulu gisa).
Ordutegia: Osteguna, uztailak 25, 16:00-16:45
Mendekotasunak eta bideojokoak. Ludopatak sortzen ari gara?
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Jose Luis Montiel Castaño
Enpresa: ggwp.gal / ADOS / Mediku Orokorra
Hitzaldiaren deskribapena:
Hitzaldi honetan, mendekotasunaren kontzeptua deskribatuko dugu, bai eta mendekotasunaren faseak, substantziarik gabeko mendekotasunen kontzeptua eta mendekotasun horietan parte hartzen duten mekanismoak ere.
Izaki bizidunen berezko biziraupen-mekanismoa da sari-sistema. Sistema horrek ekintza jakin batzuk egitera bideratzen gaitu, neurotransmisoreen bidez kontrolatutako plazer-sentsazioari erantzunez.
Gaur egun, sari-sistema hori esplotatu egiten dute aisialdi teknologikoan oinarritutako produktuen kontsumoa sustatzeko (bideo-jokoak, lootbox-ak, sare sozialak eta abar). Teknologia berriak etengabe gaizki erabiltzea ludopatia edo beste mendekotasun batzuk garatzeko oinarri bihur daiteke. Hori dela eta, ezinbestekoa da gurasoek mekanismo horiek ezagutzea, seme-alabengan jarrera-ereduak eta lehen faseak detektatzeko, eta mendeko bihurtzea saihesteko.
Zer publikori dago zuzendua?
Teknologia berrien erabilera okerrak arduratuta dituen pertsonentzat.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Medikuntzan eta Kirurgian Lizentziatua, Santiago de Compostelako Unibertsitatean.
Galiziako Transfusio Zentroko Medikua / ADOS
Aisialdi teknologikoko ekitaldien aholkularia.
Lehen saria, Galiziako 2003ko Fisika Olinpiadan.
FIFA18 txapelketaren irabazlea, 2018ko Gipuzkoa Encounter-en.
Ordutegia: Osteguna, uztailak 25, 17:00-17:45
Zer erakutsi diezagukete e-sport edo kirol elektronikoek?
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Ignacio Mendoza Euba
Enpresa: Next Level: kirol elektronikoko eta entretenimendu digitaleko programa.
Hitzaldiaren deskribapena:
Badago kirol-baliorik kirol elektronikoetan?
Hezkuntzan aplika daitezke kirol elektronikoak?
Garrantzitsuak dira emozioak testuinguru horretan?
Zer publikori dago zuzendua?
Kirol elektronikoen publikoa: sektoreko espezialistak, jokalariak, entrenatzaileak, analistak eta hezitzaileak.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Pedagogian lizentziatua, coaching-en aditua eta Hezkuntzan doktoretza egiten.
Kirol elektronikoen coacha eta managerra.
Web: https://www.youtube.com/nextlevelesportsyentretenimiento
Ordutegia: Osteguna, uztailak 25, 18:00-18:45
Beste mundu batzuetako geologia: jolasteko moduko 3 adibide
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Imanol Lopez Díaz
Enpresa: Ekobideak Koop,Elk.Txikia
Hitzaldiaren deskribapena:
Bideo-jokoak egunerokotik ihes egiteko eta aisialdirako tresnak dira guztiontzat. Alabaina, ez zaizue inoiz gertatu joko bateko elementu bati begiratu edo haren ezaugarriak irakurri eta hori errealitatean nola izango litzatekeen pentsatzen hastea? Obsidianak leherketa bat jasan dezake benetan? Zergatik ematen dizkigute Moon mendian Helix eta Domo fosilak? Normala da No Man´s Sky-ko galaxia osoan arroka eta mineral berdinak aurkitzea? Hitzaldi honetan, jolasteko 3 adibide horietan dauden elementu geologikoak ikusi ahal izango dituzue, eta benetan egiazkoak diren edo ez egiaztatu ahal izango duzue. Gainera, gure errealitatera ekar ditzakegun edo ez ere ikusiko dugu, eta hala egiaztatuko dugu jokoak zeharka hezten gaituzten edo ez.
Zer publikori dago zuzendua?
Jende guztiari, eta bereziki bideo-joko batean jolasean dabiltzan bitartean jokoan agertzen den ingurune edo paisaiaz gozatzen dutenei... eta paisaia horiek gure errealitateko geologiarekin harremana zuela ez zekitenei.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
- Geologian lizentziaduna.
- Kuaternarioan, ingurumenean eta jasangarritasunean aditua.
- Ekobideak-eko gerentea, 2017az geroztik.
- Gida eta ingurumen-hezitzailea.
- CV: https://www.linkedin.com/in/imanollopezdiaz/
Web: https://www.ekobideak.com/
https://www.youtube.com/channel/UCXW0hs3fJsKZOa-HaLq14MA
Ordutegia: Osteguna, uztailak 25, 19:00-19:45
Nola egin zure arcade makina
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Aitor Romero Zapatero
Hitzaldiaren deskribapena:
Arcade makinak edo aginteak egiteko jarraitu behar diren urratsen azalpena. Denbora badago, emuladoreak eta jokoak nola deskargatu daitezkeen ere azalduko da, etxean arcade makina txikia eduki ahal izateko.
Zer publikori dago zuzendua?
Denontzat da hitzaldia, baina, bereziki, joko-aretoen garaia bizi izan zutenentzat, eta garai hura maitasunez gogoratzen dutenentzat.
Ordutegia: Ostirala, uztailak 26, 11:00-11:45
Be a decision maker, drive the Circular Economy agenda forward to unlock economic, environmental and social benefits for your community and region
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Cruz Enrique Borges Herández
Enpresa: Fundación Deusto - Representante del proyecto europeo Waste4Think
Hitzaldiaren deskribapena:
En esta ponencia presentaremos brevemente el concepto de economía circular y como puede ser aplicada a una ciudad. Presentaremos los principales sistemas de la ciudad donde se puede actuar así como las ventajas e inconvenientes para su puesta en marcha. Finalizamos la ponencia con una presentación del juego serio Virtual Cities y de la competición que se tendrá durante la Euskal.
Zer publikori dago zuzendua?
En general a las personas interesados en los conceptos de economía circular y en particular a los participantes en el concurso del juego serio Virtual Cities.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Dr. en Matemáticas por la Universidad de Cantabria. Actualmente es investigador en DeustoTech donde desarrolla proyectos relacionados con la eficiencia energética, el desarrollo de algoritmos de predicción en el sector energético y el diseño de aplicaciones de soporte a la decisión en el área de la planificación urbana. Ha participado en más de 20 proyectos relacionados con el sector de la energía y la sostenibilidad incluyendo 8 proyectos de dimensión europeos. Sus intereses científicos se centran el desarrollo de diseños experimentales para la validación de acciones de eficiencia energética y la aplicación de inteligencia artificial para el desarrollo de herramientas de soporte a la decisión.
https://w4t.seriousgames.net/virtual-city/
Ordutegia: Ostirala, uztailak 26, 12:00-12:45
Jokoak eta Wikipedia
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Ángel Obregón Sierra
Enpresa: Wikimedia España
Hitzaldiaren deskribapena:
Denok kontsultatu dugu noizbait Wikipedia, joko baten gaia, ezaugarriak, sariak edo sortzaileak nor diren jakiteko. Mundu osoko boluntarioek idatzi dituzte datu horiek, hots, gai jakinei buruz dagoen edukia hobetu nahi duten jokozaleek. Hitzaldi honetan, eduki horiek nola editatu eta hobetu ditzakegun ikusiko dugu.
Zer publikori dago zuzendua?
Wikipediak barrutik nola funtzionatzen duen jakin nahi duten guztientzat.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Hezkuntza- eta informatika-gaietako irakaslea UOCen eta Isabel I.a Unibertsitatean. 12 urte daramatza Wikipedia eta haren antzeko proiektuak (Commons, Wikidata, Wikivoyage...) editatzen. Kantabriako Unibertsitatean hezkuntzan doktore da, eta Wikipediak goi-mailako hezkuntzan duen eragina ikertzen ari da.
Ordutegia: Ostirala, uztailak 26, 13:00-13:45
Mugikorretarako app-ak garatzea Native Script-ekin
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Jose Fernando Almoguera
Enpresa: Bravent
Hitzaldiaren deskribapena:
NativeScript-ek aukera ematen die enpresa txikiei edo web-talde espezifikoei mugikorretako app natiboak egiteko, webguneen garapenean erabiltzen den teknologia bera erabiliz. Aski da garapen-talde bat izatea, eta, gainera, aplikazioaren web-eko eta mugikorreko bertsioetan erabil daiteke kode bera.
Hitzaldi honetan erakutsiko dugu VueJs eta Angular-en espezializatutako web-talde batek nola sor dezakeen mugikorrerako aplikazio bat web-aplikazioetatik abiatuta.
Helburua, beraz, hau da: diziplina anitzeko taldeak izatea web-aplikazioak eta aplikazio natiboak garatzeko komunean dituzten teknologietatik abiatuta; kasu honetan, Angular eta VuEjs erabilita.
Zer publikori dago zuzendua?
Garatzaileei.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
WebTechnichal Lead, Bravent-en
Microsoft eta Angular teknologietan web-aholkularia; 7 urte baino gehiagoko esperientzia du. LOB aplikazioen garapenean eta erabiltzailearen esperientzian espezialista.
Web: www.bravent.net
Ordutegia: Ostirala, uztailak 26, 16:00-16:45
Kendu CSSri diozun beldurra SAASekin
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Tamara Redondo Senovilla
Enpresa: Bravent
Hitzaldiaren deskribapena:
Askotan, CSS lengoaia aspergarria suerta daiteke proiektu bat amaitzeko denboraz larri gaudenean eta kode-lerro asko idatzi behar direnean, edo ulertzeko eta eguneratzeko zaila izan daiteke fitxategia luzatzen denean. Horrek guztiak nolabaiteko ezinikusia eragin dezake. SASS aurreprozesadoreak programazio-lengoaietarako metodo eta elementu komun batzuk erabiltzen ditu — aldagaiak eta begiztak, besteak beste— kodea argitzeko eta sinplifikatzeko. Horregatik, tresna erakargarria da.
Zer publikori dago zuzendua?
Garatzaileei.
Ordutegia: Ostirala, uztailak 26, 17:00-17:45
Droideak eraikitzea: Nola eraiki nituen R2-D2 eta BB-8 droideak
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Rafael Martin Uriarte
Enpresa: Astromech Spain
Hitzaldiaren deskribapena:
Azalduko dut STAR WARS sagako droide karismatikoenak eraikitzean izan nituen esperientziak eta ikasi behar izan nuena.
Zer publikori dago zuzendua?
Hauek gogoko dituzten pertsonei: prototipoen diseinua, 3D inprimatzea, 3D diseinua, Arduino, servoak, programazioa, informatika, brikolajea…
Ordutegia: Ostirala, uztailak 26, 18:00-18:45
Falta diren eskakizunak: Espainiako segurtasun-arazo gehienen jatorri nagusia labur-labur
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Francisco Blas Izquierdo Riera (klondike)
Enpresa: KISec AB
Hitzaldiaren deskribapena:
Urteak dira Espainian informatika heldutasunera iritsi zela, baina, hala ere, nahiko ohikoa izaten da segurtasun-arazoak aurkitzea informatika-sistemetan.
Neurri batean ezinezkoa da zaurgarritasuna erabat saihestea, baina, beste herrialde batzuekin alderatuta, desberdintasun legal eta administratibo handiak daude, eta horrek segurtasun-arazoak egotea errazten du.
Herrialdeen arteko desberdintasun horiek aztertuko ditugu hitzaldi honetan, eta etorkizuneko proiektuen segurtasuna hobetuko duten aldaketak proposatuko ditugu.
Zer publikori dago zuzendua?
CISOak, CTOak, proiektu-gestoreak, zuzendariak… eta, batez ere, segurtasun-politikak interesatzen zaizkion edonor.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Klondikeri beti gustatu izan zaio informatika, eta, denborarekin, segurtasun informatikoa landu du gehiago. Klondikek urte askoko esperientzia du ikertzaile independente, kriptografo, auditore eta segurtasun-aholkulari gisa. Enpresetako segurtasuna hobetzen dihardu gaur egun, arazoei irtenbide pragmatikoak eman nahian.
Web: https://klondike.es/klog/
Ordutegia: Ostirala, uztailak 26, 19:00-19:45
Zer ez da egin behar gure datuak galtzerakoan
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Jose Alberto Esteban Dominguez
Enpresa: recuperadata.com
Hitzaldiaren deskribapena:
Guk dugun esperientziaren arabera:
Gure bezeroek disko gogorretan, flash memorietan, RAIDetan eta antzeko gailu digitaletan informazioa galtzen dutenean —akats fisikoengatik (gailua hondatu akats mekaniko eta/edo elektronikoengatik) edo kalte logikoengatik (ezabatzea eta/edo formateatzea, birusek eragindako arazoak, ransomware-tik eratorritako arazoak eta abar)—, hainbat zorigaiztoko akats egin ohi dira. Halako akatsak egin eta gero, ezinezkoa izaten da kaltetutako gailutik datuak berreskuratzea.
Hitzaldi honetan, gure eguneroko jardunagatik ezagutzen ditugun eta egin ohi ditugun jardunbide okerren berri eman nahi dugu, baita informazioa berreskuratzen saiatzeko aholku interesgarriak ere, eta, batez ere, BackUp, BackUp, BackUp egiteaz kontzientziatu nahi dugu.
Zer publikori dago zuzendua?
Datu digitalak gordetzeko gailuak —disko gogorrak, pendriveak edo bestelako edozein gailu— dituen edozeinentzat; informatikako teknikarientzat ere oso interesgarria izan daiteke.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
20 urte baino gehiagoko eskarmentua dut datuak berreskuratzen, eta lan asko egin dut, baita ere, mikroinformatikako teknikari gisa, Windows eta Linux eremuetako zerbitzarietan, webguneen programazioan eta abar.
Web: http://www.recuperadata.com
Ordutegia: Larunbata, uztailak 27, 11:00-11:45
Ez gaitezen izan gauza berrien beldur: zer dira kriptotxanponak eta zer jakin behar dut arlo horri buruz
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Eneko Astorquiza San Nicolás
Hitzaldiaren deskribapena:
Hitzaldi honetan, kriptotxanponak zer diren, zer jatorri duten eta zer mota dauden aipatuko dugu, eta haiekin lana egiteko moduak aipatuko ditugu, diru-zorroak, kanbio-etxeak.... Mundu hau ulertzeko eta ezagutza gutxieneko batzuk izateko behar duzun guztia.
Zer publikori dago zuzendua?
Kriptotxanponei buruzko informazioa interesatzen zaien eta esperientziarik ez duten edo esperientzia gutxi duten pertsonei.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
“Bitcoin & Blockchain Euskadi” eta “seclabs_Euskadi” telegram-taldeetako eta beste askotako kidea, Tecnobitcoin.es plataformaren sortzailea eta kriptotxanponen munduaren sinesle erabatekoa.
Ordutegia: Larunbata, uztailak 27, 12:00-12:45
Jasangarria nola izan. Jasangarritasuna eta energia, 12 volt-era
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: David Gaya Lucaya
Enpresa: TecnoBurgos
Hitzaldiaren deskribapena:
45 minutuan erakutsiko dizuegu nola bizi daitekeen Euskal bat modu jasangarrian, 100,500mAh-ko eguzki-sorgailu batekin eta 100 W-eko eguzki-panel batekin. 12 volt-era dauden mota guztietako gadgetak konektatuko ditugu: hozkailu bat, labe bat, berogailu bat, haizagailu bat, dutxa bat eta sukalde eramangarri bat; horrek guztiak zuk zeuk modu jasangarrian sortutako energiarekin funtzionatuko du.
Zer publikori dago zuzendua?
18 eta 65 urte bitarteko edozeinentzat, kanpinlarientzat, jasangarritasuna eta ekologia maite duten eta irteeratan energia behar dutenentzat.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Planeta Verde TV-ren sortzailea eta enpresentzat energia minieolikoa txertatzen aditua.
Web: https://www.youtube.com/channel/UCxmNbwMpW_gnV-O5OoiexAw Planeta Verde TV
Ordutegia: Larunbata, uztailak 27, 13:00-13:45
Big data, sarrera
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Diego Calvo
Enpresa: Bravent
Hitzaldiaren deskribapena:
Banatutako datu-multzo handiak biltzeko, kudeatzeko, aztertzeko eta bistaratzeko aukera ematen duten teknologien multzoa da big data.
Teknologia horiek diseinatuta dauden moduagatik, datuak sortaka eta denbora errealean tratatzen dira, bai eta ikuspegi berriak erabiliz ere, hala nola Lambda edo Kappa arkitektura erabiliz. Apache Hadoop eta Spark dira big dataren tresna adierazgarrienetako bi, eta xehetasunez aztertuko ditugu.
Big dataren ekosistema osatzen duten teknologiei dagokienez, prozesuaren fase bakoitzaren adibide batzuk ikusiko ditugu:
Irenstea: Kafka ilara-sistema eta NIFI edo sqoop irenste-tresnak, adibidez.
Prozesaketa: Spark Streaming prozesaketa hibridoa, adibidez.
Biltegiratzea: HDFS moduko biltegiratze-sistemak eta NO SQL datu-baseak, adibidez, Mongo DB.
Bistaratzea: Tableau, QLink, PowerBi edo Jupyter Notebook.
Zer publikori dago zuzendua?
Big dataren munduan interesa duten programatzaileei.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Diego Calvo Barreno, Technical Lead da Machine Learning eta big datan, eta, gainera, Project Manager-a, Bravent ITn. Valladolideko Unibertsitatean graduatu zen Informatika Ingeniaritzan eta Merkatuen Ikerketan. Gainera, Kataluniako Unibertsitate Irekian (UOC) Business Intelligence eta big datari buruzko Masterra egin du. Diegok esperientzia handia du sektore pribatuko I+G proiektuak kudeatzen, eta eskualdeko, estatuko eta Europako proiektuak zuzendu ditu. 2015az geroztik, datuen zientzialari ere bada, eta ikasketa automatikoko (machine learning) eta ikasketa sakoneko (deep learning) proiektuetan lan egiten du.
Gaur egun, osasun-arloan espezializatutako ikasketa sakonari buruzko doktoretza egiten ari da, eta Valladolideko Unibertsitatean eskolak ematen ditu Proiektuen Zuzendaritzako Masterrean.
Web: http://www.diegocalvo.es/big-data/
Ordutegia: Larunbata, uztailak 27, 16:00-16:45
“Pasionaria Millennial” Instagram-eko web-serie bat
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Ander Pardo Hormaza
Enpresa: Plano a Plano (ikus-entzunezkoen ekoiztetxea)
Hitzaldiaren deskribapena:
Ikus-entzunezko fikzioan sare sozialek ekarri duten berrikuntzari eta aldaketari buruz hitz egingo da, baita minutu bateko kapituluak dituen web-serie bat zuzentzeak dakarren esperientziari buruz ere.
Trailerra:
Serie osoa eta material osagarria:
https://www.instagram.com/pasionariamillennial/?hl=es
Zer publikori dago zuzendua?
Nerabeak eta heldu gazteak.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Arte Ederretan lizentziatua eta errealizazioan graduatua Radio Televisión Española Institutuan; film laburrak egin ditu. Steven Spielbergen zineman inspiratutako “Overrun” film laburrak ireki zizkion ateak “Pasionaria Millennial” web-seriea zuzentzeko, Plano a Plano ekoiztetxearen eskutik. Gaur egun, Tele 5 telebista-katerako egiten ari diren “Desaparecidos” serieko zuzendaritza-sailean ari da lanean.
Web: https://planoaplano.es/series/pasionaria-millennial/
Ordutegia: Larunbata, uztailak 27, 18:00-18:45
Bideo-jokoak egitea lanbide? Industriaren egoera
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Arturo Monedero Alvaro
Enpresa: Delirium Studios
AEVI (Asociación española de videojuegos)
Hitzaldiaren deskribapena:
Estatuko bideo-jokoen industria, zure indie estudioa sortzea, lehen urratsak edo hobby bat izatetik lanbide izatera igarotzea. Elkartean industriaren alde egiten ditugun gauzak azalduko ditugu eta mundu horretan lan egiteko interesa dutenen zalantzak argitzen saiatuko gara.
Zer publikori dago zuzendua?
Industria horretako profesionalei edo horretan lan egin nahi dutenei.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Bideo-jokoen diseinatzailea, Game Design irakaslea eta AEVIko Garapeneko presidenteordea. Urtero etorri da Euskal Encounter-era, zortzigarren edizioaz geroztik.
Ordutegia: Larunbata, uztailak 27, 19:00-19:45