Hitzaldi eta tailer interesgarriak eskainiko dira doan Euskal Encounter-ean.
Hizlarietako bat izan nahi izanez gero, zure proposamena aurkeztu, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. bat bidaliz, hitzaldiaren izenburu eta deskribapen bat jarriz.
TAILERREN ORDUTEGIA*
*Honako egitaraua behin-behinekoa da, eta beraz garaiz jakinaraziko diren aldaketak paira ditzake.
TAILER GUNEA 1: OPENGUNE
F2P Campus Academy - Ikasi bideo-joko profesionalak egiten programatzen jakin gabe
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Carlos Coronado
Tailerraren deskribapena:
Bideo-jokoak sortzeko tailer praktiko bat da. Parte-hartzaileek, aurretiko ezagutzarik izan gabe eta irakaslearen argibideei jarraituz, bideo-joko bat sortuko dute egunaren amaieran, programatu beharrik izan gabe. Merkatuan gehien zabalduta dagoen doako bideo-joko motorretako bat erabiliko da tailerrean; hala, ikasitako guztia erabili ahal izango dute bideo-jokoak sortzen jarraitzeko. Bakoitzak egindako lanaren arabera, merkatuan argitara daitezkeen kalitatezko jokoak sortzera hel daitezke; tailerreko irakasleak sortutakoek, adibidez, aintzatespen handia izan dute nazioarteko merkatuan.
Zer publikori dago zuzendua?
Bideo-jokoak zale mailan edo maila profesionalean sortzen hasi nahi duten gazte eta helduak.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Bideo-joko arrakastatsuen garatzaile “indie”a. Joko hauek sortu ditu: "Koral" (Switch, PC), "Infernium" (PS4, Switch, PC), "Annie Amber", "MIND: Path to Thalamus" eta "Warcelona".
Ordutegia: Osteguna, uztailak 25, 11:00-18:00
Kata TDD
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Inigo Delgado Morales
Enpresa: Ibermatica
Tailerraren deskribapena:
Katak programazio-arazoak dira, programazioaren oinarrizko elementuekin praktikatzeko eta TDDa praktikatzeko pentsatuak. Bikoteka egiten da edozein programazio-lengoaiatan (brainfuck eta Ook!-en izan ezik), eta helburua da arazoa konpontzen saiatzea, presarik gabe, presiorik gabe eta konpontzeko moduak, aurkitutako arazoak eta abar bateratuta.
Katatan, komunikatzea eta elkarrengandik ikastea da garrantzitsuena. Ez da beharrezkoa TDDa ongi ezagutzea, ezta laguna ekartzea ere! Nahikoa da programatzen jakitea.
GOGOKOEN DUZUN IDE-A KONFIGURATUTA DUEN ORDENAGAILU ERAMANGARRIA EKARTZEA GOMENDATZEN DA. Hala ere, ez da beharrezkoa guztiek bat ekartzea: bikoteka egingo da lana, eta, gainera antolatzaileek ordenagailu eramangarriak utziko dizkigute (ez dira hizkuntza guztietarako prestatuta egongo, baina bai Js (node), java, python eta kotlin-erako). Ez dadila hori inorentzat oztopo izan.
Zer publikori dago zuzendua?
Programatu nahi duen edozein pertsonari zuzendua. Komeni da programazioaz zerbait jakitea, baina oso oinarrizkoa, besterik ez: ikastea, ondo pasatzea eta jende berria eta ikuspuntu berriak ezagutzea izango da garrantzitsuena.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
15 urtetik gora eman ditut profesional gisa programatzen ikasten ingurune-mota guztietan: mugikorra, mahaigainekoa, Internet...
Ordutegia: Osteguna, uztailak 25, 12:00-13:30
Sound Blaster: Asiako konpainia batek PCko soinuaren mundua betiko aldatu zuenekoa
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Sergio Presa
Enpresa: RetroEuskal
Tailerraren deskribapena:
Creative Labs ez zen izan soinu-txartelak txertatuta zituzten PCak eskaini zituen lehen enpresa, baina hark bihurtu zituen soinu-txartelak ezagun 1990eko hamarkadan, estandar bihurtzeraino. Hitzaldian, hasierako garaietatik gaur arteko ibilbidea azalduko dugu, eta ikusiko dugu nola bihurtu ziren haien txartelak estandar PCetan. Horrez gain, 1980ko hamarkadatik hona izan duten bilakaera ikusiko dugu.
Zer publikori dago zuzendua?
Musikaren eta bideo-jokoen zaleei, txartel horiek nola funtzionatzen duten eta modelo bakoitzarekin zer berrikuntza agertu ziren jakin nahi dutenei.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Bideo-jokoen zalea txikitatik eta automatikako ingeniaria; hainbat sektoretan lan egin du, hala nola elektrizitate-sektorean eta bideo-jokoenean.
Web: http://www.retroaccion.org/retroeuskal-2019
Ordutegia: Osteguna, uztailak 25, 18:00-19:45
AS/400 sistemen administrazioa eta garapena
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Urtzi Larrieta Alvarez
Enpresa: ECNA Informática
Tailerraren deskribapena:
Trebakuntza-tailer honek ia egun osoa iraungo du, eta bi saiotan egingo da: Goizeko saioan, IBM i-en sistemen administrazioa aztertuko da (lehen IBM AS/400 esaten zitzaien), eta, besteak beste, gai hauek azalduko dira: haien barne-funtzionamendua, ezaugarriak, sistema eragilearen egitura, DB2/400, CL lengoaia, prozesu interaktiboak eta Batch, biltegiratzearen kudeaketa, azpisistemak, e.a. Bertaratzen direnei sistema horiek administratzen irakatsiko zaie. Arratsaldeko saioan, sistema horien software-garapenerako jarraibide batzuk emango dira, RPG lengoaia erabiliko da, eta programa erraz bat sortuko da hutsetik abiatuta, bertaratutakoak halako sistemen garapen-metodoekin ohituz joan daitezen.
Zer publikori dago zuzendua?
Arkitektura horien garapena eta sistemak gustuko dituen publiko-mota orori. Gaur egun ez dago AS/400en garatzen dakien jenderik; beraz, zuen CVa utz dezakezue hautaketa-prozesu batean parte hartzeko, horrelako profilak kontratatzeko premia larria dago eta. Tailerra jaso ondoren arkitektura gustatu bazaizu eta horrelako sistemetan lan egin nahi baduzu, hauxe duzu aukera.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
IBMren Mainframe sistemen zale porrokatua naiz, eta 10 urte baino gehiago daramatzat halako arkitekturekin lanean. Denbora asko daramat halako azpiegitura lausoak ezagutzera ematen, gaur egun munduko datu ekonomikoen % 95 baino gehiago erabiltzen jarraitzen baitute.
Ordutegia: Ostirala, uztailak 26, 10:00-13:45 eta 16:00-19:45
Fishing Phishers
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlariak: Carolina Gomez Uriarte & Alvaro Alonso Gutierrez
Enpresa:
Carolina – Cybersoc Deloitte & Sh3llcon Security H3ll Conference
Alvaro – Innotec Security & Follow the White Rabbit Blog
Tailerraren deskribapena:
Tailer honetan, eduki maltzurreko mezuak aztertuko ditugu, bai benetako web-orrien itxura hartzen dutenak, legezkoak ez diren helburuekin, bai “zomorroa” daramaten dokumentu atxikiak dituztenak. Hainbat mezu elektroniko aztertuko ditugu, ahalik eta “adimen” gehiena erauzteko OSINT metodoak eta tresna propioak erabiliz. Eta, gero, oinarrizko Malwarearen analisia egingo dugu, aurrez aurre zer daukagun jakiteko.
Zer publikori dago zuzendua?
Dokumentu edo esteka maltzur batean klik egitean zer gertatzen den ikasteko interesa duen jendeari, eta, batez ere, horren atzean zer dagoen edo nor dagoen eta nola harrapa daitekeen jakin nahi dutenei.
Hizlarien curriculum vitae laburra:
https://www.linkedin.com/in/alvaro-alonso-gutierrez/ => Pentester eta segurtasunaren eta Malwarearen zale porrokatua
https://www.linkedin.com/in/carolina-gomez-uriarte/ => Pentester eta segurtasun informatikoaren zale peto-petoa
Web:
Ordutegia: Larunbata, uztailak 27, 10:00-11:45
Haririk gabe, erabiltzailearen espaziotik nukleora: hackeatze-tresnak ulertzea
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: EuskalHack Team
Enpresa: EuskalHack
Tailerraren deskribapena:
Tailer honetan, Wifi teknologia (802.11) ezagutzeko eta teknologia hori GNU/Linux sistema eragilean inplementatzeko behar diren oinarrizko alderdiak deskribatuko dira.
Linuxen nukleoa ezagutzen lagunduko du tailer honek, eta, orobat, erabiltzaile gisa hura konfiguratzeko ditugun mekanismoak ezagutzen.
Halaber, 802.11 teknologiaren funtzionamendua ulertzeko behar den gutxieneko oinarri teorikoa ere azalduko da.
Horrez gain, parte-hartzaileei aukera emango zaie haririk gabeko komunikazioak analizatzeko eta hackeatzeko tresna propioak egiteko (tailerrak irauten duen bitartean, tresna batzuk garatuko dira, eta, segur aski, beste batzuk eraldatuko) eta informatika-segurtasunarekiko izan dezaketen “Script Kiddie” ikuspegia alde batera uzteko.
Ereduen garrantzia informatikan
TCP/IP eredua, sarrera
Linuxeko nukleoa, sarrera
Wireless subsystem
Haririk gabeko ingurunerako sarbidea
Python-en tresnak garatzea
Zer publikori dago zuzendua?
Erabiltzaile-mailako ezagutza duten eta GNU/Linux sisteman sakondu nahi duten pertsonei.
Giro atseginean Linux-eko Wireless Subsystem-en funtzionamenduari buruz gehiago jakin nahi dutenei.
Segurtasun informatikoko tresnen garapenari buruz gehiago jakin nahi duten programatzaileei.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
EuskalHack Segurtasun Informatikoko Elkartea irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, Donostian sortutakoa, eta segurtasun informatikoaren eta auzitegi-informatikaren ikerketako profesionalek osatzen dute.
Gure helburua da segurtasun digitalaren inguruko komunitatea eta kultura sustatzea interesa duen jendearen artean, izaera publikoa nahiz pribatua izan, eta, bereziki, jakintza teknikoa sustatzea eta zabaltzea.
Hainbat jarduera sustatzen ditugu; esaterako, mintegiak eta biltzarrak antolatzen ditugu, estatuan eta nazioartean lortutako aurrerapenak eta ikerketak hedatu eta partekatu ahal izateko. Halaber, parte-hartzaileen arteko lankidetza bultzatzen dugu, eta enpresak eta pertsonak elkartzen ditugu, harreman-sarea sortzeko.
Web: www.euskalhack.org
@Euskalhack
Ordutegia: Larunbata, uztailak 27, 12:00-13:45
Play Station: bideo-jokoak helduei ekarri zizkien kontsolak 25 urte bete ditu
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Sergio Presa
Enpresa: RetroEuskal
Tailerraren deskribapena:
Mendebaldean bideo-kontsolen merkatua mendean zuten bi enpresei aurre egin zien Sony-k PlayStation-ekin. Hardware egokiak eta estudioak kontratatzeko garaian hartutako erabaki ezin hobeek SEGA Saturn-en gainbehera ekarri zuten, eta eragotzi egin zioten Nintendo 64 kontsolari Nintendok aurreikusitako arrakasta komertziala izatea. Hitzaldian, PlayStation-en ibilbide komertziala ikusiko da gainetik. Hardwarea aztertuko da, eta, azkenik, kontsolan jokoak programatzeko moduari buruzko sarrera txiki bat egingo da.
Zer publikori dago zuzendua?
Oro har, bideo-jokoen zaleei, eta bereziki, retro-zaleei.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Bideo-jokoen zalea txikitatik eta automatikako ingeniaria; hainbat sektoretan lan egin du, hala nola elektrizitate-sektorean eta bideo-jokoenean.
Web: http://www.retroaccion.org/retroeuskal-2019
Ordutegia: Larunbata, uztailak 27, 16:00-17:45
Alde guztietan: mikrokontrolagailuen mundu ezezaguna
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Moisés Díez
Enpresa: RetroEuskal
Tailerraren deskribapena:
Mikrokontrolagailuek 45 urte daramatzate gure artean, eta oraindik ere gaurkotasuneko gaia dira, batez ere, maker fenomenoari esker. Tailer honetan azalduko dugu nola sortu zen lehen mikrokontrolagailua 1974an; horren aurreko historia nabarmenduko dugu, bai eta ordutik izan duen bilakaera ere.
Zer publikori dago zuzendua?
Publiko orokorrari; komeni da oinarrizko elektronika ezagutzea.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Elektronikaren zale amorratua da nerabea zenetik. 30 urte baino gehiago daramatza kontrol-ekipo elektronikoak diseinatzen; mikroprozesadoreetan oinarritutakoak diseinatzen ditu nagusiki, baina zirkuitu analogikoak eta EMCren erronkak ditu gogokoen.
Web: http://www.retroaccion.org/retroeuskal-2019
Ordutegia: Larunbata, uztailak 27, 18:00-19:45
TAILER GUNEA 2: ENPRESA DIGITALA
Praktika onak Zibersegurtasunean
Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Sergio Alejo
Enpresa: Talio
Tailerraren deskribapena:
Enpresa garen neurrian gero eta ugariagoak dira eraso informatiko bortitzak jasotzeko aukerak. Horregatik erakutsi nahi dizkizugu ekoizpen etenaldiez, informazio ihesez, identitate ordezkapenez eta finantza arriskuez babesteko har ditzakezun segurtasun neurriak eta praktika onak
Jardunaldi honen bidez zibersegurtasunak duen garrantziaren berri eman nahi dizugu, enpresek sortzen dituzten datuen babesaren ikuspuntutik.
Helburuak:
- Enpresa batek jaso ditzakeen erasorik ohikoenak ezagutzea.
- Eraso informatiko baten aurrean ekintza plan azkar bat izatea.
- Enpresa barruan dauden profil desberdinentzako (erabiltzaile, teknikari, langile…) mehatxu informatikoak ezagutzea.
- Negozioak jarraipena izan dezan informazio gakoaren segurtasuneko praktika onak jasotzea.
Egitaraua
- Sarrera
- Lanpostuko arriskuak
- Enpresarentzako mehatxurik garrantzitsuenak
- Ahultasunak eta informazio kritikoak negozioko postu bakoitzean
- Gorabeherak kudeatzeko ibilbide orria.
- Gomendioak
Zer publikori dago zuzendua?
ETE enpresako zuzendari nagusiak eta informatika edo finantza ataleko arduradunak.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Sergio Alejo, Telekomunikazio ingeniari teknikoa, Telekomunikazio Sistemetako espezialitatea duena. Esperientzia handia du aholkularitza-proiektuetan, telekomunikazioetako eta informatikako proiektu-ingeniari gisa.
Talio-n, zibersegurtasuneko lerroaren buru da. Gai hauei buruzko proiektuetan lan egin du: sarea babesteko proiektuak, segurtasun-ikuskaritzak, perimetro-babesa, azpiegituren monitorizazioa eta negozioen jarraitutasuna. Gainera, in company trebatzailea da. Gaur egun, proiektu errealak kudeatzen ditu EAEko erakunde publiko eta industria-enpresa garrantzitsuetan.
Web: www.talio.it
Ordutegia: Osteguna, uztailak 25, 11:00-13:00
Gerrillako erabiltzaile-probak: kristalezko bolaren amaiera!
Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Virginia Aguirre
Enpresa: Freelance. Brand & User Experience Designer
Tailerraren deskribapena:
Erabiltzaile-testak edo erabilgarritasun-testak erabiltzaileek parte hartuta egiten dira (Ux research); ikerketa-metodo horrek aukera ematen du definitzen ari diren produktuak ebaluatzeko.
Erabiltzaile adierazgarriek interfaze bat probatuz erabilgarritasun-arazoak detektatzeko eta erabilera (UX, user experience) ebaluatzeko aukera ematen du.
Hori da produktuaren benetako erabilerara egin daitekeen hurbilketa errealena.
Ez dugu kristalezko bola bat, nola darabiltzaten erabiltzaileek gure produktu digitalak jakiteko!
Ikastaro honetan, erabiltzaileen probak planifikatzen eta gauzatzen ikusiko dugu, baita erabiltzaileen gerrilla-proba bat gauzatzen ere.
Erabiltzailearekin egiten diren probak
- Zer diren eerabiltzaile-probak eta zergatik egin behar diren
- Motak: laborategia, urrutitik eta gerrilla motakoa
- Ikerketa planifikatzea
- Erabiltzaileak erakartzea
- Gidoia lantzea
- Gauzatzea
- Emaitzak
Praktika/Tailerra
3 pertsonako ekipoetan gerrilla-test bat planifikatzea eta gauzatzea
Zer publikori dago zuzendua?
Web-proiektuak kudeatzen dituzten pertsonak, marketin- eta komunikazio-arduradunak, erabilgarritasun-arduradunak, zuzendari teknikoak, ikusizkoen diseinatzaileak eta produktu-diseinatzaileak, negozio digitalak egiteko ideiak dituzten ekintzaileak, garatzaileak eta produktu eta zerbitzu digitalak definitzeko eta kudeatzeko ardura duten pertsonak.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua (EHU), graduondoko titulua Marketin eta Salmenta Zuzendaritzan, 20 urteko lan-esperientzia teknologia berrien eta komunikazioaren sektoreetako enpresetan —Hispavista, Facilnet, Panda Security, Arista, The Social Experience (bazkide sortzailea), Ticketbis—, askotariko lanpostuetan, esaterako: diseinua eta maketazioa, UX eta erabilgarritasun-aholkularitza, talde-kudeaketa eta negozioen alderdi berriak abian jartzea.
Bere ibilbide profesionalean, proiektuetan lan egin du Nestlé, Repsol YPF, Eusko Jaurlaritza, EHU, Guggenheim, Euskadiko Kutxa, Orona, Cinfa, Ulma Construcción, Euskaltel, Bellota Agrisolutions eta antzeko bezeroekin.
Proiektuetan lan egin du Nestlé, Repsol YPF, Eusko Jaurlaritza, EHU, Guggenheim, Euskadiko Kutxa, Orona, Cinda, Ulma Construcción, Euskaltel, Bellota Agrisolutions eta antzeko bezeroekin.
Trebatzaile aritu da erakunde hauetan: Enpresa Digitala (Spri), Cebanc (EJren zentro homologatua), EHU (Udako ikastaroak), Mondragon Unibertsitatea (MU).
LinkedIn: https://www.linkedin.com/in/uxvirginiaaguirre/
Twitter: @bubalie
Ordutegia: Osteguna, uztailak 25, 16:00 - 18:30
Ez zara online publizitateak ematen duen potentzial guztia aprobetxatzen ari... eta badakizu
Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Pablo Jimenez Zamora
Enpresa: Otromarketing.es – Pensamiento Digital Avanzado
Tailerraren deskribapena:
Marketin digitalak aukera eta tresna sorta zabala eskaintzen du, edozein erakundek bere helburu komertzialak lor ditzan.
Marketin digitaleko estrategien arloan ordaindutako bitartekoek daukaten potentziala ezagutuko duzu jardunaldi honetan.
Online publizitatearen bidez salmentak hobetzeko eta kontaktuak egiteko gako nagusiak zeintzuk diren ikasiko duzu.
Edukia
- Marketin digitalaren gakoak erakundean.
- Baliabide ordainduek marketin digitalaren bidez ematen dituzten aukerak.
- Ekintza estrategiko eta operatiboak baliabide ordainduen plan bat martxan jartzeko.
Zer publikori dago zuzendua?
Beren erakundeetan online publizitatea egiteko interesa duten pertsona guztiak.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
PABLO JIMÉNEZek BEZERO GEHIAGO lortzen eta SALMENTAK HANDITZEN laguntzen die enpresa, talde eta profesionalei. 2010az geroztik, komunikabide ordainduetan marketin digitaleko kanpainak sortzen, kudeatzen eta optimizatzen laguntzen die hainbat sektore eta tamainatako erakundeei.
Bere ibilbidearen hasieran GOOGLE ADSen lan egitean lortutako esperientziari esker, PUBLIZITATE-kanpainak garatu ditu SARE SOZIALETAN. EXPORTAds atzerriko bezeroak lortzeko eta SOCIAL SELLING, eta TALDE KOMERTZIALEN TRANSFORMAZIO DIGITALEAN parte hartzeko.
AHOLKULARITZA PERTSONALIZATUKO zerbitzuak eskaintzen ditu, eta MINTEGIAK ETA TAILERRAK ematen ditu ENPRESAN BERTAN, ERALDAKETAra bideratutako kultura sortzeko (kontaktuak sortzea eta salmentak gehitzea).
Bere lan-metodoari esker, EMAITZAK HANDITZEN lagundu die tamaina eta sektore guztietako enpresei.
Web: www.otromarketing.es
https://www.linkedin.com/in/jimenezpablo/
Ordutegia: Ostirala, uztailak 26, 11:00-13:00
Zure webgunea SEO optimizatua dago?
Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Fran Murillo
Enpresa: Mondragon Unibertsitatea (MU)
Tailerraren deskribapena:
Google-n posizionatua egotea Web proiektu bateko lehentasuna da. Interneteko trafiko iturri nagusiena da, baina erronka ez da posizionatuta egotea lortzea, baizik eta mantentzea.
Tailer honen helburua da webgune SEO optimizatu bat sortzeko oinarrizko puntuak ikastea.
Zer publikori dago zuzendua?
Enpresa industrialetako, zerbitzuetako, turismoko, aisialdiko eta abarretako marketin arduradunei.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Web-posizionamenduaren arloan lan egiten dut. Proiektu propioak kudeatzeaz gain, SEO irakaslea naiz Mondragon Unibertsitatean.
Beti ari naiz gauzak egiten; horren adibide dira nire proiektuak, besteak beste:
- me: Nire edukien marketineko agentzia; lan asko egin dut bezeroan oinarritutako eduki-zerbitzu bat sortzeko. Erabiltzaileentzat eduki epikoak sortzen ditugu, eta, jakina, Google-n gustuko dituzte.
- online: Nire onlineko dendetako bat, lore liofilizatuak’ saltzen ditu eta dagoeneko 3 herrialdetan gaude (Espainia, Frantzia eta Italia).
- Fran Murillo: Nire webgunea; Bilbon SEO zerbitzuak eskaintzen ditut.
Ordutegia: Ostirala, uztailak 26, 16:00-18:30
WordPress-ekin lan egiteko jardunbide egokiak
Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Imanol Terán
Enpresa: WIDDIAPPS S.L.
Tailerraren deskribapena:
Zalantzarik gabe, azken urteotan, WordPress izan da Interneteko protagonista nagusia. Zifrei baino ez diegu bagiratu behar: gaur egun, web osoaren % 30 WordPress erabilita sortu da.
Baina egia da, baita ere, ez dugula beti modurik egokienean erabiltzen. Jardunaldi honen xedea da WordPressekin lan egiterako orduan kontuan hartu beharreko jardunbide egokiak azpimarratzea, gure webguneak ahalik eta seguruenak eta eraginkorrenak izan daitezen.
Zer publikori dago zuzendua?
WordPressekin ahalik eta modurik eraginkorrean lan egin nahi duen edozein pertsona.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Web-garatzailea, aholkularia eta teknologia berrietako hezitzailea.
Web:
Ordutegia: Larunbata, uztailak 27, 11:00-13:00
PowerPoint erabiliz 'motion graphics' bideoak sortzea
Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Daniel Arrilucea
Enpresa: Profesional Independentea
Tailerraren deskribapena:
'Motion graphics' bideoak edo animazioak testu, forma, irudi, marrazki eta grafikoetatik abiatuta mugimendua sortzen duten bideoak dira. Osagai mota horiek maneiatu eta animatzeko gai dela aprobetxatuz, PowerPoint tresnak posible egiten du ezaugarri horiek dituzten edukiak bideo formatuan egitea.
Diapositibetan eta aurrez aurreko aurkezpenetan oinarritutako PowerPoint lanen ideia tradizionala aldatzea posible da orain. Diapositiba horiek eszenatzat hartu eta osagai jakin batzuk animatu egin daitezke, mugimendu sentsazioa emateko eta kontatu nahi dugun historia indartzeko.
Helburuak
Tailer honen helburua PowerPoint aurkezpenen ezagutza klasikoak berrerabiltzen ikastea da, horiek egokitu eta ideia, proiektu, produktu edo zerbitzu bat transmititzeko gai den bideo bat egiteko. Ondoren, bideo horiek webguneetan, sare sozialetan edo beste edozein tokitan erabili eta argitaratu ahal izango ditugu.
Helburu hori praktikatuz lortuko dugu. Sarrera teoriko batetatik abiatuta, ezagutza desberdinak aplikatuko ditugu, ordenagailuan bertan egindako adibide praktikoen bidez ezagutza horiek barneratzeko.
Zer publikori dago zuzendua?
Merkataritza eta marketin arduradunak, gerenteak eta, oro har, PowerPointen gaineko oinarrizko ezagutza daukaten edozein sektoreko profesionalak, tresna hori bideo-animatuak egiteko bideratu nahi dutenak.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
20 urte daramatzat informatika-aholkularitzetan eta Interneteko zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresetan lanean. Gaur egun, neure kasa egiten dut lan, eta teknologia berriekin lotutako gaien inguruko trebakuntzan aritzen naiz.
Web:
Profil profesionala: http://www.linkedin.com/in/daniarrilucea
Tumblr pertsonala: http://bolishe.tumblr.com
Twitter: https://twitter.com/bolishe
Ordutegia: Larunbata, uztailak 27, 16:00-18:30