OmnisCon

OMNIS Clubek antolatzen du OMNISCON (“eduki-sortzaileen Oscar sariak”), Espainiako eduki-sortzailerik onenak saritzeko. 

OMNISCON sarien helburua da bideo-jokoen sektoreko eta haien inguruko komunitateko influencer nagusien lana aintzatestea, eta horren berri ematea pantailaren atzean dauden internauta guztiei.

Streamer onenek Urrezko Armiarma jasoko dute, komunitateak eta plataforma entretenitzen, babesten, dibertitzen eta elkartzen egiten duten lana eskertzeko. Bigarren OMNISCON ekitaldi hau Euskal Encounter 27ko Opengunean egingo da, eta Espainiako zenbait tokitako parte-hartzaileak izango ditu. Ekitaldia gaztelaniaz egingo da, eta aukera izango da bertatik bertara nahiz on line ikusteko zuzenean, Twitch plataformaren bitartez.

Alxshow eta Nebukai  izango dira aurkezleak, eta kategoria bakoitzeko Espainiako eduki-sortzaile onenetako batzuk ere izango dira.
Bigarren OMNISCON ekitaldiak zenbait kategoria izango ditu kontuan, plataformako eduki-sortzaile onenak baloratu eta saritzeko. 

Kategoria hauek izango dira:

  • Proplayer edo Streamer lehiakor onenaren saria
  • Rolepayer onenaren saria
  • Eduki didaktikoaren sortzaile onenaren saria
  • Arteari eta sukaldaritzari buruzko eduki onenaren saria
  • Caster edo kazetaritzako eduki onenaren saria
  • Urteko Rookie sortzailearen saria
  • Urteko sortzailearen saria
  • Komunitate edo Twitch Team onenaren saria
  • Encounterretako sortzaile onenaren sari berezia

Noiz
Uztailak 27, larunbata, 20:00etan

twitter facebook flickr youtube instagram twitch