Prentsa

Prentsa arduraduna:
Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 609 12 16 66
E-mail: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Prentsa-oharrak:
Atal honetan gure prentsa-oharrak argitaratuko ditugu.

  • Gaur goizean eman zaio hasiera Barakaldoko BEC-en informatika eta teknologia berrien profesionalak eta zaleak biltzen dituen topaketari. 5.000 ordenagailu-postu eta 50.000 metro karratu hartuko dituen ekimena igandera arte luzatuko da eta dozenaka prestakuntza- eta entretenimendu-jarduera eskainiko ditu.
  • Euskalteleko kontseilari delegatu José Miguel García euskal partyan parte hartzeaz harro agertu da: “Aukera handia da Euskaltelentzat telekomunikazioen teknologia bultzatzen duten pertsonekin nahastea”, adierazi du Euskal Encounter teknologia ekintzaileen hazitegi moduan deskribatuz.
  • Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendari Aitor Urzelaik Euskal Encounterrek Basque Industry 4.0 estrategia garatzeko beharrezkoak diren hiru elementuak jasotzea eskertu du: talentua, konektibitatea eta zibersegurtasuna.
  • Karlos Arguiñano sukaldari eta telebista aurkezle famatua izan da inaugurazioko gonbidatu berezia. Arguiñanok Euskal Encounterraren atzerako kontaketa girotu du eta parte-hartzaileak “festaz gozatzera eta lagunak egitera” animatu ditu.
  • Euskaltel Konekta Fundazioak antolatzen du Euskal Encounter, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, SPRIren bitartez. Euskaltelek segundoko 60 gigabiteko Interneterako konexioa eskaintzen du, topaketa hau munduko ekimen azkarrenen artean kokatuz.

  • Bihartik eta igandera bitarte Barakaldoko BEC-en garatuko den euskal topagune informatiko honek, streaming-a izango du goiburu, baita ardatz nagusia ere
  • Euskaltel Konekta fundazioko arduradun eta Euskal Encounterreko antolatzaile den Sabino San Vicentek dioen bezala, Opengunea, ikuslegoari irekita eta doako sarrera izango duen gunea, aurtengo “apustu handia” izango da, baita “aurtengo izarra ere”, 60 formazio eta entretenimenduzko ekintza izango dituelarik
  • Koldo Unanuek, Euskaltel taldeko Marketing zuzendariak, Euskaltelek Euskal Encounter bezalako ekitaldiekin duen konpromisoa eta baita Euskadi, Europan zehar erreferente teknologikoa izateko, teknologia berrien zabalkundean duen papera gailendu du
  • Aitor Cobanerak, SPRI Taldeko teknologia eta berrikuntza saileko zuzendariak, euskal partyan gertatzen den digitalizazio eta industria 4.0-ren arteko bateratzea azpimarratu du. Edizio honetan, haur, gazte eta helduei zuzendutako hitzaldi eta ekintza aukera zabala egongo da

 

  • Uztailaren 25etik 28ra burutuko da 27. Euskal Encounter, eta jarduera eskaintza zabala eskainiko du: hitzaldiak, tailerrak, standak eta 3D inprimagailuen eta errealitate birtualeko esperientzien guneak, besteak beste.
  • Ekimenak osasun ezin hobea du eta ikusmin handia pizten du, izen emateak argi utzi duen moduan. Izan ere, aukera libreko 4.000 lekuak 5 segundotan erreserbatu dira. Gainontzeko tokiak antolatzaileak esleitu dituzte banan-banan.
  • Euskaltel Konekta Fundazioak antolatzen du Euskal Encounter, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, SPRIren bitartez.

Orrialdea 2/2

Antolatzailea

Euskaltel Konekta
Euskalamiga Elkartea

Ahotsa:

943-533696 (9:00-13:30 eta 15:30-19:30 CET, astelehenetik ostegunera eta 9:00-13:30 ostiraletan)

Faxa:

943-533697

IRC auzo ofizialak:

IRC-Hispano
#euskal
QuakeNet
#euskal

Edozein galdererako:

olatz@euskalencounter.org

Prentsa arduraduna:

Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 609 12 16 66
E-mail: press@euskalencounter.org

 

Lokalizazioa

twitter facebook flickr youtube instagram twitch