Euskal Encounter 27: informatikari eskainitako etenik gabeko lau egun, segundoko 60 Gigabiteko abiaduran

Euskal Encounter, informatikaren eta teknologia berrien profesional eta zaleak biltzen dituen Estatuko topaketa zaharrena, Barakaldoko BEC-era bueltatuko da uztailaren 25 eta 28 bitartean marka guztiak hautsiz: sarean konektaturiko 5.000 ordenagailu, segundoko 60 gigabiteko Interneterako konexioa eta informatika eta teknologia berriei eskainitako 50.000 metro koadroko.

Euskal partyaren 27. edizioak etenik gabeko lau egun eskainiko dizkie ostegunetik igandera Bilbao Exhibition Centre eraikineko 5. pabilioian eguna eta gaua pasako duten 5.000 parte-hartzaileei. Gune erraldoi honek dozenaka aukera izango ditu ondo pasatzeko eta norberaren gaitasunak erakutsi eta ezagutzak partekatzeko arte digital, hardware, software libre nahiz bideo-jokoen arloetan.

Gainera, Euskaltelen teknologiari esker, topaketak segundoko 60 gigabiteko Interneterako konexioa eskainiko du. Abiadura horrek munduko ekimen azkarrenen artean kokatuko du Euskaltel Konekta Fundazioak antolaturiko topaketa.

Ekimenak osasun ezin hobea du eta ikusmin handia pizten du, izen emateak argi utzi duen moduan. Izan ere, aukera libreko 4.000 lekuak 5 segundotan erreserbatu dira eta gainontzeko tokiak antolatzaileak esleitu dituzte banan-banan.

Opengune

Ordenagailu-postuak hartuko dituen guneaz gain, Opengune izeneko eremuak publikoarentzat irekiak eta doakoak izango diren jarduera ugari bilduko ditu: prestakuntza tailerrak eta hitzaldiak, informatika produktuak erosteko standak, eta errealitate birtualaz zein 3D inprimagailuez gozatzeko ekintzak.

Gainera, partyaren nondik norakoak barnetik ezagutu nahi dituztenek eguneko sarrerak eskuratu ahal izango dituzte BECen bertan.


Gonbidatu famatua eta Cosplay lehiaketa

Iazko topaketara ehunka ikusle erakarri zituzten José Luis Crespo, Xuri Fenton, Rodrigo Septién eta Alvaro Pascual youtuberren hitzaldien ostean, Euskal Encounterrek gonbidatu famatu berria izango du aurten: Nate Gentile, Estatuko modding (ordenagailuen eraldaketa eta pertsonalizatzea) aditu handiena eta 454.000 jarraitzaile dituen youtuberra. 42 milioi aldiz ikusi dira Nate Gentileren bideoak Youtuben.

Gentilek zuzeneko saioa egingo du hardware gunetik eta nitrogeno likidoarekin ordenagailua nola hoztu azalduko du tailer batean, beste sorpresen artean.

Bestalde, cosplayak leku nabarmena izango du aurten. Manga, anime edo bideo-jokoetako pertsonaien gisara mozorrotzean datza cosplaya, eta praktika honek bi jarduera izango ditu: cosplayerren desfilea eta Opengunera bertaratzen diren bisitariei irekitako cosplay-lehiaketa.

Antolatzailea

Euskaltel Konekta
Euskalamiga Elkartea

Ahotsa:

943-533696 (9:00-13:30 eta 15:30-19:30 CET, astelehenetik ostegunera eta 9:00-13:30 ostiraletan)

Faxa:

943-533697

IRC auzo ofizialak:

IRC-Hispano
#euskal
QuakeNet
#euskal

Edozein galdererako:

olatz@euskalencounter.org

Prentsa arduraduna:

Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 609 12 16 66
E-mail: press@euskalencounter.org

 

Lokalizazioa

twitter facebook flickr youtube instagram twitch