Ainari

Ainari cosplayerrak 21 urte ditu, eta Gipuzkoan bizi da; 3Dko eta animazioko ikasketak egin ditu, bideo-jokoen alorrera bideratuta.

Ainari jakin-minagatik hasi zen cosplayaren munduan duela lau urte, eta, gaur egun, hemen inguruko cosplay-ekitaldietako ohiko parte-hartzaileetako bat da.

Pertsonaien azalean jartzea gustatzen zaio Ainariri, baina cosplayetan egiten dituen gainerako prozesuez ere gozatzen du.

Askotariko pertsonaia-motak egiteko duen moldakortasuna da cosplayer honen ezaugarri nabarmenenetako bat, eta joskintza bereziko cosplayak egiten ditu normalean.

Sariak:

- Motsukora pasarela 2016ko lehenengo saria
- Expotaku Donostia 2016ko bigarren saria
- Bilboko Salón del Manga 2016ko aipamena
- Manga play 2016ko lehenengo postua 
- Mangamore 2016ko aipamena
- Japan weekend 2016ko aipamena
- Getxoko Salón del Manga 2016ko bigarren saria
- ComicD 2017ko bigarren saria
- ComicD pasarela 2017ko lehenengo saria
- Expotaku Donostia 2017ko lehenengo saria 
- Getxoko Salón del Manga 2017ko aipamena
- Expotaku Donostia 2018ko lehenengo saria
- Wabi sabi 2018ko lehenengo saria
- Bilboko Salón del Manga pasarela 2018ko bigarren saria
- Freak festival 2018ko lehenengo saria
- Mangamore pasarela 2018ko lehenengo saria
- Japan weekend 2018ko bigarren saria
- ComicD 2018ko bigarren saria
- ComicD pasarela 2018ko lehengo saria 
- ComicD 2019ko lehenengo saria

twitter facebook flickr youtube instagram twitch