Beat Saber VR

Gero eta handiagoa da joko honen ospea, eta, beraz, hona ekarri nahi izan dugu errealitate birtualaren panorama hankaz gora jartze ari den esperientzia zirraragarrienetako bat. Hona hemen Beat Saber.

 

Beat Saber musika-joko bat da, Hyperbolic Magnetism estudioak garatua. Jokalariak bereganantz hurbilduko diren kaxak moztu behar ditu sable batekin, musikaren erritmoari jarraituz. Kontuz, ez baita uste bezain erraza. Ebakiaren noranzkoa ere kontuan hartu behar da, eta gainditu beharreko oztopo batzuk ere badira. Zenbat eta kaxa gehiago moztu, puntuazio hobea lortuko du jokalariak.

 

 

Partyan izena emanda dauden parte-hartzaileek aukera izango dute larunbateko txapelketan parte hartzeko. Intranetean duzue txapelketaren inguruko araudia.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch