IOT Arduino UNO lehen urratsak

Arduino Internetera konektatua duzu, edonon zaudela ere erabiltzeko? Hori ikasiko dugu lantegi honetan, puntu hauek landuko baititugu:

  • Errepasoa: Hasteko, Arduinoko oinarrizko kontzeptuak errepasatuko ditugu.
  • Sarrera eta irteera digital eta analogikoen kontzeptuak berrikusiko ditugu.
  • Sakagailu bat, errele bat eta sentsore analogiko bat konektatzeko oinarrizko programak berrikusiko ditugu.
  • Ethernet modulua. Ikusiko dugu nola konektatzen den Ethernet modulua Arduinorekin.
  • Zerbitzari bat Arduino UNOn programatzea. Adibide-programa bat kargatzea Arduino UNOn (zerbitzari bihurtuko duena).
  • Adibide-programa hori gure beharren arabera pertsonalizatzea. Adibideko kodeak eskaintzen dizkigun aukerak ikusiko ditugu.
  • Interneterako sarbidea duen bideratzaile batera konektatzea modulu guztiak, eta kanpotik gure Arduinora konektatzea.

 

Noiz

Uztailak 26, ostirala, 18:00etan

Lantegia nork emango duen:

Victor Pardo

twitter facebook flickr youtube instagram twitch