Arduinorekin gauza harrigarriak egin daitezke. Azken urteotan, gero eta mago gehiagok erabiltzen dute Arduino ikuskizunetan. Ezagutu nahi duzu mago profesionalek erabiltzen duten tekniketako bat? Ikasi nola funtzionatzen duen efektu horrek, eta familiako edo laneko ospakizunetako izarra izango zara!
Ikasiko dugu nola egiten den efektua eta zein den trukoa. Ikusiko dugu nola programatzen den Arduinok erabiltzen duen aurresate-algoritmoa, eta, azkenik, jolastuko gara efektuaren aurkezpenarekin eta kontuan izan beharreko xehetasunekin.
Guztiak aho zabalik uzteko prest?
Noiz
Uztailak 27, ostirala, 18:00etan
Lantegia nork emango duen:
Victor Pardo