Modding Casemod/Casecon

Modding zaleentzat, bi lehiaketa oso interesgarri prestatu ditugu, Casecon eta Casemod, kutxa batetik abiatu nahi dutenentzat edo beren mod-a hasieratik sortu nahi dutenentzat.

Aurten mod-zerrenda berregingo dugu; beraz, mod bat duen edonork parte hartu ahal izango du, beste urte batzuetan parte hartu badu ere. Gainera, worklog-a baduzu, puntu gehiago lortzeaz gain pantailan proiektatuko dugu. Hala ez bada, argazki batzuk aterako dizkiogu.

Casemod

Ordenagailu-kaxa arrunta abiapuntu hartuta PC bat aldatzea da. Ez dago mugarik erabilitako materialei dagokienez.

Casecon

Hutsetik hasita edo berez ordenagailu-kaxa bat ez den zerbaitetik hasita PC bat eraikitzea da. Ez dago mugarik tamainari dagokionez edo PCa eraikitzeko erabilitako materialei dagokienez.

Araudia:

  1. Euskal Encounter-eko parte-hartzaile gisa akreditatutakoek bakarrik har dezakete parte.
  2. Izen-ematea Euskal Encounter-en intranetaren bidez egingo da.
  3. Zenbait alderdi baloratuko dira, 0tik 10era.
  4. Egindako lanaren edo aldaketen arabera zenbatetsiko da alderdi bakoitza.
  5. Kalifikazioak txapelketaren antolakuntzak egingo ditu.
  6. Pc-a encounter batean podiumera iritsi bada, ezin izango da hurrengo urteetan aurkeztu. Aldaketa nabarmenak egiten ez bazaizkio behintzat.
  7. Eraikuntza bakoitza norberak egin behar du.
  8. Ebaluatu beharreko ezaugarriek puntuazio positiboa edo negatiboa izan dezakete.
    • Originaltasuna
    • Garbitasuna
    • Kableen antolamendua
    • Worklog-a
    • Osagaien funtzionamendua
    • Aire bidezko hoztea (airflow)
    • Argiztapena
    • Metakrilato/plastikozko lanak
    • Hozte-sistema pertsonalizatua
    • Metalezko lanak
    • Sleeve kableatua
    • Beste material batzuekin egiten diren lanak
    • Berrikuntza
    • Eskulangintza
    • 3D inprimatze / CNC fresatzeko makinako lanak
    • Elektronika / Robotika
    • Pintura-lanak
    • Beste elementu batzuen integrazioa
    • Binilo-lanak
    • Bukaera, osotasunaren integrazioa eta estetika
    • Lan digitala
  9. Banaka edo taldeka har daiteke parte, baina ez bietara: parte hartzen ari den talde bateko kideek ezin izango dute parte hartu banaka; eta, era berean, talde batek ezin izango du parte hartu kideetako bat banaka parte hartzen ari bada. Taldeka parte hartuz gero, taldekideen izenak jakinarazi behar zaizkio antolakuntzari.
  10. Parte-hartzaileek bertan egon beharko dute puntuazio-fasean, epaimahiak egingo dituzten galderak erantzuteko.
  11. Partehartzaile bakoitzak izen-ematea Intranetaren bidez egin beharko du.
  12. Erregelamenduaren aplikazioari buruzko zalantzarik izanez gero, Hardwareko antolakuntzak erabakiko du nola aplikatu behar den.
  13. Arauetako edozein ez betetzeak parte-hartzailea lehiaketatik kanpo uztea ekarriko du; era berean, parte-hartzeari dagokionez edo lehiaketarako egindako lanari dagokionez tranparen bat eginez gero, bestelako neurriak ere har daitezke, arau-haustearen larritasunaren arabera.
  14. Antolatzaileak jarriko dira harremanetan parte-hartzaile bakoitzarekin, eta ordu bat esleituko diote, ordu horretan antolatzaileek bera dagoen lekuan egin dezaten ekipoaren ebaluazioa.
  15. Parte-hartzaile guztiek onartzen dituzte Casecon/Casemod lehiaketaren baldintzak eta arauak.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch