Hitzaldi/tailer honetan, zure raspberrypi-ari erraz eta guztia ateratzeko hainbat aplikazio praktiko ikusiko ditugu. Ez da beharrezkoa Linux sistemak, elektronika eta programazioa ongi ezagutzea Raspberry Pi plataforma, makerok hain gustuko duguna, behar bezala erabiltzeko;
- VPNen zerbitzari bat muntatzea, zure baliabideak edonondik eskuratu ahal izateko edo edozein wifi publikotatik Interneten nabigatzeko.
- Proxy bat muntatzea, publizitatea saihesteko, inork detektatu gabe.
- Steam link bat muntatzea eta edozein monitoretatik urrutitik jokatzea.
- GPIOak erabiltzen ikastea (LEDak erabiliz, tenperatura-sentsoreak, erreleak, etab.)
Nahi baduzu, zeure materiala ekar dezakezu, eta tailerra jarraitu.
Material hau ekartzea gomendatzen da:
- RaspberyPi (gutxienez, Rpi2B)
- MicroSD txartel batzuk (gutxienez 8 GB Class10)
- Xbox360 agintea
- HDMI kablea
- Rpi elikagailua
- Kaskoak, jack 3,5 mm-ko konektorea dutenak
Hodei-TIC Zerbitzuak enpresako Josu Barandallak emango du tailerra.
Tailerra gaztelaniaz eta euskaraz emango da, bertaratuek eskatutakoaren arabera.
Eguna eta ordua: larunbata, 15:00etatik 17:00etara.