Catch the wave

Irrati-mundua probatu nahi duzu? Kazetari sena duzu?

Beste behin ere, EuskalDigital-en eskutik, zure esatari-dohainak erakusteko aukera ematen dizugu. Oraingoan, irratiko kirol-arratsaldeak eta -gauak hartuko ditugu inspirazio gisa. SuperGarcia, Pepe Domingo Castaño, Manolo Lama, Jose Ramón de la Morena... Guztiak dira adibide ezin hobeak.

GAIA: "Kirol-arratsalde eta -gauak irratian"

Euskal-en jarduera baten (edo gehiagoren) berri eman behar diguzu. Karrusel bat, gaueko elkarrizketa bat, eremu mistoan egindako galdetegi azkar bat edo nahi duzuna egin dezakezu. Hori bai, gogoan izan ez dituela 3 minutu baino gehiago iraun behar.

Eta grabazioa egiteko bitartekorik ez baduzu, ez zaitez arduratu, EuskalDigital-en postura joan party-ak irauten duen bitartean; estudio txiki bat izango dugu han, eta lagundu egingo dizugu.

GOGOAN IZAN: Taldearen argazki bat atera behar duzue, lanak proiektatzean hondoko pantaila polit bat izateko.

Zuen grabazioa Intranet-era igo behar duzue, MP3 edo WAV formatuan.

Jarri, ahaztu gabe, zuen izena edo ezizena eta party-ko postua, behar izanez gero zuekin harremanetan jarri ahal izateko. Grabazioak larunbat gauean entzungo dira. Antolatzaileek eskubidea dute ez erreproduzitzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch