Uztailak 25, osteguna
Saileko jardueren aurkezpena
Hitzaldi labur honetan, ekitaldian egingo ditugun jarduerak eta haiei buruzko azken berrikuntzak azalduko dituzte Software Librearen saileko antolatzaileek.
Fast FOSS Game, sarrera
Yawin gure kidea, Scene arloko antolatzailea, gidari izango dugu Fast FOSS Game lehiaketaren hastapenetan. Hitzaldi horretan, Yawinek azalduko digu nola antolatu behar dugun bideo-joko baten garapena denbora-tarte mugatu batean. Jarduera ez da teknikoa izango, baizik eta praktikoa eta proiektua kudeatzeko moduari buruzkoa.
Hack It / Solve It How-to
Aurreko edizioetan klasiko bihurtu den ordubeteko hitzaldi hau emango dugu berriz ere. Zuen zalantzak eta maila batzuk argituko ditugu, eta Hack It / Solve It lehiaketan parte hartzeko aholkuak emango ditugu. Parte hartzen duzun lehen aldia izan edo ez, oso gomendagarria da parte hartzea, azken nobedadeen berri izateko.
Jarduera honen amaieran, Hack It / Solve It-en ohiko hasierako bilera egingo dugu, eta, ondoren, lehiaketa hasiko da.
Uztailak 26, ostirala
EuskalHack-en hitzaldia: "Zibermehatxuak neutralizatzeko lankidetza-estrategia"
Andoni Valverdek, EuskalHack elkarteko kideak, segurtasunari buruzko hitzaldia emango du:
Gaur egungo zibermehatxuei dagokienez, talde kriminalek lankidetza-gaitasunak garatu dituzte, eta modu koordinatuan lan egin dezakete muga teknikoak, kulturalak eta herrialdeen artekoak gaindituta. Defentsa-taldeen ustez, eraso-gaitasun horri aurre egiteko modu bakarra da partekatze-ekosistema bat sortzea. Horretarako, tresna komunak banatu behar dira, prozesu eta prozedura bateratuak sortu, eta, azken batean, adimena ekoitzi eta modu proportzionatuan eta eraginkorrean banatu.
Uztailak 27, larunbata
Smash CTF - Briefing
Smash CTFren hasieran, bilera labur bat egingo dugu, lehiaketa bera, nobedadeak eta arauak azaltzeko. Gainera, parte hartu nahi izan arren talderik ez baduzue, une horretan izango duzue taldeak osatzeko aukera.
Debrief Software Libre EE27
Saileko jardueren amaiera. Ordubeteko bilera egingo dugu, eta Hack It / Solve It mailen soluzioen berri emango dugu. Elkarrekin hitz egiteko denbora izango dugu, eta parte-hartzaileek sailari eta jarduerei buruz duten balorazioa emateko aukera izango dute.