Ventura

Ventura Valentziako cosplayer bat da, eta duela gutxi hasi zen cosplayaren munduan. Crossplayan espezializatu denez, emakumezko pertsonaien karakterizazioetan nabarmentzen da (kortseak, aldakako betegarriak eta makillajea erabiltzen ditu hainbat eta hainbat emakumezko-pertsonaia egiteko).

Jostun-lanak egiten ditu, eta oso ona da neurrirako patroiak egiten eta joskintzan; hala ere, ileordeekin eta jantzigintzarekin nabarmendu da pasarelan, sariak lortu baititu alor horietan.

Cosplayaren prozesu guztiaz gozatzen du: bai jantzia egiten, bai argazkiak muntatu eta editatzen; hain zuzen, urrats horretan sortzen duen magiari esker lortzen du eszena liluragarriak eratzea bere pertsonaientzat.



Sariak:

- Ileorde onena - Cosplay JW pasarela, 2017ko iraila

- Epaimahaiaren aipamen berezia - Cosplay JW pasarela, 2018ko otsaila

- Epaimahaiaren aipamen berezia - Cosplay JW pasarela, 2018ko iraila

- Jantzigintza onena, - Ficzone Cosplay-pasarela, 2018

- Karakterizazio onena - Cosplay JW pasarela, 2018ko otsaila

- Epaimahaiaren aipamen berezia - Cosplay JW pasarela, 2019ko apirila

    

twitter facebook flickr youtube instagram twitch