Cosplay Contest Lehiaketaren Oinarriak

Parte hartzeko modua

Cosplay-lehiaketa uztailaren 27an egingo da, larunbata, OpenGuneko agertoki nagusian; parte hartzeko oinarri hauetan ezartzen diren kondizioak beteko dira. Parte-hartzaileek, parte hartu ahal izateko, puntu honetan adierazten den tokian eta orduan egon beharko dute; ez badaude han ordu horretan, automatikoki deskalifikatuta geratuko dira, eta ez dute aukerarik izango epaimahaiaren saria jasotzeko.

Lehiaketa honetan parte hartzeko, beharrezkoa da 16 urte beteak izatea.

Tokia

Lehiaketa uztailaren 27an egingo da, larunbatez, 18:00etan, Euskal Encounterreko OpenGunean, zeina 2019ko uztailaren 25a eta 28a bitartean egingo baita. OpenGuneko cosplay-standeko eremuan egon behar dute parte-hartzaileek lehiaketa baino ordubete lehenago (hau da, 17:00etan), epaimahaiak jantziak azter ditzan. Epaimahaiaren azterketaren ondoren, parte-hartzaileak ilaran jarriko dira (18:00etatik aurrera) agertokirako sarbideetako batean, eta txanda-ordenaren arabera itxarongo dute.

Izen-emateak

1. Izen-emateak web bidez egingo dira adierazitako egunetik aurrera, eta 40 toki bete arte, eta gehienez beste 10 toki OpenGuneko informazio-standaren eremura joanda beteko dira ekitaldiaren egunean. Lehiaketan parte hartzeko gehienez berrogeita hamar (50) toki nagusi daude, eta erreserbako beste 10 toki gordeko dira, parte-hartzaileren batek huts egingo balu ere:

50 toki nagusiak betetzen direnean (40 web bidez eta 10 OpenGunera joanda), erreserbako 10 toki esleituko dira izen-emateko ordenaren arabera, parte-hartzaileren bat ez bada etortzen, haren tokia emateko.

  • 50 toki nagusietako bat esleitzen zaion parte-hartzaileren bat ez bada joaten lehiaketara, antolakuntza harremanetan jarriko da erreserbako parte-hartzaileekin, izen-emateko ordenaren arabera.
  • Era berean, erreserbakoek lehiaketan parte hartzeko moduan egon beharko dute uztailaren 27ko (larunbata) 15:00etatik 17:00etako azterketa baino ordu-erdi lehenago arte.
  • Parte-hartzaileek ezin badute lehiaketan parte hartu, ahalik eta lasterrena adierazi beharko diote antolakuntzari, hurrengo parte-hartzaileari (izen-emateko ordenaren arabera) deitu ahal izan diezaioten.

50 pertsonak baino gehiagok ematen badute izena web bidez, izen-ematea itxita geratuko da. Adierazitako tokiak bete ostean, ez da onartuko parte hartzeko eskaera gehiago.

2. Ekitaldiaren webgunean jakinarazten denean izen-ematea ireki dela, parte-hartzaileek mezu bat bidali beharko dute Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora, gaian  COSPLAY jarrita. Izen-emateko inprimaki bat bidaliko zaie, eta bakoitzak bete beharko du bere datu pertsonalekin eta harremanetarako datuekin, eta adierazi beharko du bakarka edo taldean parte hartuko duen, zer pertsonaia antzeztuko duen lehiaketan, atrezzorik eramango duen, etab. Saioan audio bat edo bideo bat erabili nahi badute, mezu elektronikoan erantsi beharko dute MP3 bat (audiorako) edo MP4 bat (bideorako). Fitxategiak 20 MB baino gehiago baditu, parte-hartzaileak Wetransfer-erako, Dropbox-erako edo antzeko baterako esteka bat jarri beharko du, antolakuntzak fitxategia deskargatzeko. Izen-ematea OpenGunean bertan egiten dutenek (10 toki egongo dira horretarako) pendrive bat eraman eta antolakuntzari eman beharko diote, lehiaketan bertan Windows Media edo VLC erabiliz erreproduzi daitekeena.

3. Web bidez eta OpenGunean bertan izena eman duten parte-hartzaile guztiek izen-ematea berretsi beharko dute Cosplayaren antolakuntzaren standean; uztailaren 27an, larunbata, egin beharko dute, 16:30 baino lehen. Txanda-zenbaki bat emango zaie izen-ematea berresten dutenean. Egun eta ordu horretatik aurrera ez da onartuko parte-hartzaile gehiago, eta parte-hartzeko zerrendak itxiko dira. Esate baterako, web bidez izena eman duen cosplayer batek ez badu berresten OpenGunean, 16:30 baino lehen, lehiaketara joango dela, ez dela agertu jasoko da, eta erreserbako parte-hartzaile bati emango zaio haren tokia.

4. Cosplayerrek bakarka edo taldean desfilatu dezakete. Cosplayak bakarka baloratuko dira, ez taldean.

5. Lehiaketan parte hartzeko ordena ezarriko da jantzien azterketaren aurretik, izen-emateko ordenaren arabera; nahitaezkoa da jantzien azterketara joatea.

Cosplay-lehiaketa

1. Saio bakoitzak gehienez 3 minutuko iraupena izango du, eta musika eta/edo bideoa lehiaketaren antolatzaileek bakarrik hautatuko dute, izen-ematean saiorako audio edo bideoak erantsi dituztentzat izan ezik.

2. Jatorri guztietako cosplayak onartuko dira, FanArt eta Genderbend oinarri dutenak barne, hezur eta haragizko antzezpenak eta norberaren diseinuak, betiere erreferentziako irudi xehatua badute eta manga, anime, bideo-joko eta animazioko eta irudi errealeko telesail eta filmetako gaiekin erlazionatuta badaude.

3. Onartzen dira norberak sortutako pertsonaiak edo besteen sorkuntzetan oinarritutakoak, betiere zerikusia badute lehiaketako gai nagusiarekin eta baliozko erreferentziako irudi bat aurkezten bada.

4. Lehiaketako izen-ematea on line egiten denean, parte-hartzailearen datuekin bete beharreko txostenarekin batera, erreferentziako irudi bat entregatu beharko da; nahi izanez gero, cosplayaren faseen txosten bat ere entregatu daiteke. OpenGunean bertan izena ematen dutenek pertsonaiaren erreferentziako irudi bat ekarri beharko dute epaimahaiarentzat, inprimatuta edo tableta edo bestelako gailu mugikor batean. Irudi hori entregatzen edo ekartzen ez duten parte-hartzaileak ez dira baloratuko.

5. Sarituko diren kategoriak:

  • Banakako cosplay onena
  • Taldekako cosplay onena
  • Aipamen berezia: Epaimahaiaren esku dago aipamen berezia eman ala ez.

Sariak

Lehiaketaren webguneko sarien atalean agertuko dira sariak.

Debekatutako materiala

1. Debekatuta daude eszena zikindu dezaketen gauzak, likidoak eta material piroteknikoa. Parte-hartzaileren batek halako materialak erabiltzen baditu, automatikoki deskalifikatuko da.

2. Armen Araudia onartzen duen 137/1993 Errege Dekretuaren arabera, erabat debekatuta dago parte-hartzaileek ikuskizunean erabiltzea suzko eta metalezko armak, objektu mingarriak eta halakoen itxura duten imitazioak.

3. Debekatuta dago, halaber, pertsonen segurtasuna arriskuan jar dezaketen material arriskutsuak erabiltzea, hala nola material piroteknikoa eta sukoia. Armen imitazioak onartuko dira baldin eta plastikoz, kartoiz eta lehiakideentzat eta publikoarentzat arriskurik ez duten bestelako materialez eginak badira.

Beste batzuk

1. Parte-hartzaileek Euskal Encounterri lagatzen dizkiote, erabat eta esklusiboki, Euskal Encounterreko ikus-entzunezkoen lantaldeak ateratako bideo eta argazkien eskubideak, mundu osoan erabili ahal izateko eta irudi-eskubideei aplikatu beharreko legeetan aurreikusten den gehieneko eperako.

2. Euskal Encounterrek irudiak ustiatzeko (erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean jartzea eta eraldatzea) eskubidea izango du ekitaldirako bakarrik, eta dokumentazioa egoki deritzon edozein euskarritan ustiatu ahal izango du; irudien erabilera horrek parte-hartzaileei ez die ekarriko ordainsaririk eta onurarik, irabazten duten saria izan ezik.

Epaimahaia

1. Esperientzia handiko cosplayerrek eta nazioarteko lehiaketetako irabazleek osatzen dute epaimahaia.

2. Cosplay Runway lehiaketako (Euskal Encounterreko oinarri hauetan ezarritakoaren arabera egingo da) epaimahaia eskarmentu handiko cosplayerrek osatuko dute.

3. Jantzien azterketan, epaimahaiak kontuan izango du jantziak sortzeko prozesuari buruzko informazioa; prozesu horretako urratsak zehazten diren txostenak onartuko dira.

4. Parte-hartzaile guztiei azterketa bat egingo zaie lehiaketaren aurretik. Azterketan, erreferentziako irudia izan beharko dute inprimatuta, eta, nahi izanez gero, prozesuaren txosten bat edo irudi xehatu bat euskarri elektronikoan (adibidez, mugikorra edo tableta), han bertan ematen bada irudia. Izen-ematean irudi hori entregatzen ez duten parte-hartzaileak ez dira baloratuko.

5. Epaimahaiak puntuazio osoaren % 60 emango die cosplayen kalitateari eta ikusgarritasunari, eta gainerako % 40 atrezzoari eta saioko jardunari emango zaie.

6. Epaimahaiaren erabakia ezeztaezina izango da.

Parte-hartzeko iruzurra

1. Antolakuntzak eskubidea du edozein lehiakide lehiaketa honetatik kanpo uzteko, baldin eta lehiakideak iruzurra egin izanaren zantzuak badaude.

2. Antolakuntzak eskubidea du, halaber, lehiakideak lehiaketatik kanpo uzteko, iruzkin desegokiak idazten badituzte.

3. Lehiaketan parte hartzeko profil faltsuak edota bestelako iruzur-mekanismoak erabiltzen dituzten parte-hartzaileak ere lehiaketatik kanpo utziko dira.

4. Antolakuntzak eskubidea du irabazten duten parte-hartzaileei nortasuna egiaztatzeko dokumentu ofizialak eskatzeko.

Ezinbesteko kasuak

1. Antolakuntzak eskubidea du lehiaketa bertan behera uzteko, baldin eta horretarako ezinbesteko kasuren bat gertatzen bada. Kasu horretan, lehiaketa bertan behera uzten bada, ezingo da egin inolako erreklamaziorik.

Oinarriak aldatzea

Antolaketak eskubidea du edonoiz sustapen-oinarri hauek aldatzeko, kentzeko eta gehitzeko.

Oinarriak onartzea:

Lehiaketan parte hartzeak esan nahi du oinarri hauek onartzen direla, eta epaimahaiak eskumena du aurreikusi gabeko edozein gertaera konpontzeko.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch